Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua harrituta agertu da Espainiako Gobernuaren ordezkariak egindako adierazpenekin; izan ere, “Eusko Jaurlaritzak eskatzen duen bezala, eskualdeetako ESEPEak Europar Batasunak diseinatu duen programaren espirituaren aurka joango lirateke”, Denis Itxasok berriki egindako adierazpenen arabera. Balorazio horren aurrean, Azpiazuk Radio Bilbao-Cadena Ser irratian azpimarratu duenez “eskualdeetako ESEPEak ezinbestekoak direla Europako funtsek arrakasta izan dezaten. Laguntzeko prest gaude. Hori lortzeko borrokan jarraituko dugu”.