Categorías: albisteak-berriak

Emakundek berdintasunaren arloko ikerketa sustatzeko hiru beka deitu ditu

  • 70.000 euro bideratu dira diru-laguntza honetarako
  • Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da

Emakundek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ikerlanak egiteko hiru bekaren deialdia onartu du 2024rako.

70.000 euro bideratuko ditu Emakundek azterlanak egitea sustatzeari eta herritarrak horiei buruz sentsibilizatzeari buruz helburu duten diru-laguntzei.

Ikerketa-lanen garapena eta hedapena funtsezkoak dira eztabaida publikorako eta erabaki politikoak hartzeko, batez ere genero-ikuspegia politika guztietan txertatzeari dagokionez. Gainera, beken modalitateak prestakuntza eta ikerketa garatzeko aukera ematen du, eta onuradunen ibilbide profesionala sustatzen du.

Gaur argitaratutako deialdian hiru beka mota daude, eta horietako bakoitza ikerketa-lan bati dagokio. Beketako biren helburua da etorkizuneko bekadunen prestakuntza orientatzea eta bultzatzea, genero-harremanen testuinguruan sortzen ari diren esparruetara, eta gure gizartean balio-aldaketa bultzatzen laguntzea. Hirugarren laguntza diskriminazio multipleko arriskuan edo egoeran dauden emakumeen kolektiboen azterketan aurrera egiteko beharrari erantzuten dio.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 16ra arte egongo da zabalik.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak etxeetako lapurretekin lotutako hamar bat delitu argitu ditu

Arabako Ikerketako Lurralde Zerbitzuak eta Errenteriako Ertzain-etxeak egindako ikerketaren ondorioz, eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa,…

8 horas hace

Hiru atxilotu Arrigorriagako etxebizitza batean izandako borrokan parte hartzeagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, asteazkena, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta, Arrigorriagako etxebizitza batean arma…

11 horas hace

A prisión uno de los detenidos relacionados con la agresión al donostiarra Ion Aranburu en Soria

La Policía Nacional ha detenido este lunes en la Comunidad de Madrid a siete aficionados…

11 horas hace

Dos detenidos tras ser sorprendidos tratando de sustraer cableado de cobre en una empresa de Zestoa

Dos hombres de 47 y 20 años de edad han sido detenidos por la Ertzaintza…

11 horas hace

La danza clásica volverá a la Barandilla de la Concha este domingo

El evento anual de la Barandilla de la Concha, organizado por la Asociación de Profesionales…

11 horas hace

Educación «lamenta» que la continuidad de las huelgas impida retomar la mesa negociadora

Las jornadas de huelga previstas para esta semana para el cuerpo docente no han sido…

11 horas hace