Zerbitzuak egunero 293 bidaia egin baititu batez beste
Illunbeko aparkalekuaren eta Donostia erdialdearen arteko doako anezka zerbitzuak erabiltzaileen errekorra erregistratu du berriro Gabon hauetan, egunero 293 bidaia egin baititu batez beste. Hau da, 2022ko Gabonetan batez beste egindakoak baino %50 bidaia gehiago egin ditu, orduan egunean 195 bidaia egin baitziren batez beste.
Aurretik egondako anezka zerbitzuek harrera ona izan ondoren, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bidez, berriro jarri dute martxan zerbitzu hori abenduaren 2tik urtarrilaren 6ra, 11:00etatik 22:30era, 20 minutuko maiztasunez, garraio publikoa sustatzeko eta hirian trafikoa murrizteko.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu du datuek “erakusten dutela zerbitzuak sendotzen jarraitzen duela, erdialdera modu eroso eta jasangarrian joateko oso aukera ona den heinean”, eta gaineratu du “orain gure helburua dela hirira iristeko garraio pribatuaren alternatiba den zerbitzu hori sustatzen jarraitzea, eta egunean batez beste zerbitzua erabiltzen duten ia 300 bidaiariko kopuruak gora egiten jarrai dezala lortzea”.
Nobedade moduan Gabon hauetan, Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio bat lortu dute, Gipuzkoako errepide nagusietan jarritako argi panelen bidez ekimen horren berri emateko eta, horrela, ahalik eta bisitari gehienengana iristea. Ekimen hori abian jarriko den hurrengo baterako, Udalak aztertzen jarraitzen du “nola lortu ahalik eta erabiltzaile potentzial gehien hainbat bideren bidez, zerbitzua gu bisitatzera datozenen lehen garraio aukeretako bat izan dadin”, Yarzak adierazi duenez.
Gabon hauetan, anezka zerbitzuak 7.611 bidaia erregistratu ditu, eta 2022ko Gabonetan, berriz, 7.011 erregistratu ziren. Horrek esan nahi du bidaiarien kopurua %8,6 igo dela. Orduan, zerbitzua etengabe eman zen abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra arte, hau da, 36 egunez. Aurten, berriz, aurreko urteetako esperientziaren ondoren, abenduaren 2tik abenduaren 16ra bitartean zerbitzua asteburuan eta abenduko zubian eman da, eta abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra arte, zerbitzua etenik gabe eman da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan ez baitzen zerbitzurik eman. Guztira, 26 zerbitzu egun izan dira, eta egunean batez beste 293 lagunek erabili dute zerbitzua, 2022an batez beste erabili zutenak baino %50.25 gehiago.
Oraingo honetan, abenduaren 30ean, larunbatean, erabili da gehien zerbitzua, 678 bidaia erregistratu baitziren. Era berean, abenduaren 26tik 31ra bitartean izan da erabilerarik handieneko astea. Izan ere, Gabonetako kanpainan egindako bidaia guztien %40, hau da, 3.132 bidaia erregistratu dira aste horretan, eta egunean batez beste 522 bidaiari. Abenduko zubian ere datu errekorrak erregistratu dira, 2.210 bidaia egin baitira 5 egunetan, hau da, egunean 442 bidaia batez beste. Zerbitzuak bidaiari gehien izan dituen 2 aste horietan erregistratutako bidaien %70 egin dira.
Illunbetik hiri erdialdera joan-etorriak egin dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero emisiokoa. MAN Lions City 12e modeloa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.
MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari erositako autobusetatik zerbitzuan jarri den lehena da, enpresa horrek irabazi baitzuen lizitazioa, zeinarekin Donostiako autobus lineetan 12 metroko beste 13 autobus %100 elektriko eta 18 metroko sei autobus %100 elektriko sartu ahal izango baitira.
Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…
24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…
PRUEBA Ante las dificultades legales para la regulación específica de las autocaravanas, el Ayuntamiento…
PRUEBA El 25 de noviembre se conmemora el Día Internacional de la Eliminación de…
PRUEBA El grupo ‘Lo Que No Te Cuentan De Donosti’, cuyo «objetivo siempre ha…
PRUEBA Esta tarde, a partir de las 18:00 horas, el Departamento de Seguridad del…