Guztira 4.732 haurrak parte hartuko dute San Sebastian egunean
Kultura zinegotzi Jon Insaustik eta Haur Danborradako pertsonaiek kolorea jarri diote gaur Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoari Haur Danborradaren aurkezpen ekitaldian, eta era berean, ongietorria egin diete Haur Danborrada irudikatzen duten irudi berriei. Callate la Boca etxeko Oscar Caslak egin ditu irudi berriak eta hiriaren kolore adierazgarri gisa, urdina eta zuria aukeratu dira uniformeetarako, danborradaren erreferente izan daitezen eta festan parte hartzen duten elkarte eta kolektibo guztiek erabil ditzaten.
San Sebastian egunean, 12:00etako desfilean, 4.731 haurrek hartuko dute parte, eta hiriko kaleak zeharkatuko dituzte Sarriegiko martxak interpretatuz, 41 ikastetxetan edo elkartetan, 48 konpainia osatuz. Eta konpainia horien guztien buru San Jose ikastetxeko Anir Guyenbat Danbor Nagusia egongo da. Berak zuzenduko du Udaletxetik abiaraziko den danborrada eta berak emango dio hasiera Sarriegiren martxak Zentroko kaleetan zehar interpretatuko dituen desfileari.
Udaletxeko balkoitik Haur Danborradari hasiera emateko bi laguntzaile izango ditu Danbor Nagusiak: Jenerala eta Laguntzailea, Santa Teresa Ikastetxekoak.
Azken urteotan bezalaxe, Haur Danborradarekin batera karroza handi bat aterako da. Bertan XIX. mende hasierako gizarte zibileko pertsonaiak egongo dira. Aurtengoan Santa Teresa Ikastetxearen haurrek interpretatuko dituzte alkatea, notarioa, Donostiako bi hiritar (neska eta mutila), batelaria, arrantzalea, inudea, artzaina, irulea, dendaria, uketaria eta mandazaina. Karrozaren aurretik, 6 palafrezainek desfilatuko dute Kalesan.
Urtero bezala, Haur Danborradaren lehen ekitaldia Victoria Eugenia Antzokian egingo da urtarrilaren 18an 12:00etan. Bertan, konpainia guztietako ordezkariek parte hartuko dute, eta Donostiako alkate Eneko Goiak hainbat pertsonairi dominak jarriko dizkie eta Haur Danborradako Danbor Nagusiari Aginte Makila emango dio.
Aurten Maria Reina eskolak 50 urte egiten ditu haur danborrada atera zuenetik. 1973.urtean, eta hainbat alditan saiatu ondoren, Vicente Val Donosti Gaineko lehendakariak konpainia berriaren arduradun gisa konpromisoa hartu eta elkartea konprometitu zuen. Orduz geroztik haur danborradan ateratzen da eta estandartean elkartearen, ikastolaren eta parrokiaren izenak agertzen dira.
Haur Danborrada bertan behera uzteari buruzko jakinarazpen ofiziala urtarrilaren 20an egingo litzateke, 10:30ean gutxi gora behera, mezu bidez. Gainerako informazioak ez lirateke ofizialak izango.
Urtarrilaren 20an eguraldiak utziko ez balu, irteera igandean, urtarrilaren 21ean egingo litzateke. Eta 21ean ospatu ezingo balitz, urtarrilaren 28an egingo litzateke azken saiakera.
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…