Zabalik dago langabeen kontratazio mugagaberako laguntzak eskatzeko epea Donostian

445.000 euro emango zaizkie enpresei Donostian bizi diren 65 langaberi kontratu mugagabeak egiteko

Donostia Sustapenak enpresei laguntzak emateko deialdi berri bat egin du, langabezian dauden pertsonak kontratatzen laguntzeko. Laguntza sorta horrek Lanbideren finantziazioa du, eta Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan kokatzen dira.

Deialdia Donostian dauden tokiko enpresei zuzenduta dago, eta langabezian dauden 65 donostiarren kontratazio mugagabea ahalbidetuko du. Enpresa bakoitzak bi laguntza eskatu ahal izango ditu gehienez, eta 11.000 eurora irits daiteke sortutako lanpostu bakoitzeko.

Kontratatutako pertsonak Donostian egon behar dute erroldatuta kontratatu aurretik, langabezian egon behar dute, eta Lanbiden-SVE (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu eskatzaile gisa egon behar dute erregistratuta. Laguntzak 2023ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 bitartean egin diren edo egingo diren kontratuei aplikatuko zaizkie.

Eskakizunak

Eskakizunak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 31n bukatuko da, eta telematikoki aurkeztu behar dira www.fomentosansebastian.eus Donostia Sustapenaren webgunetik.

Edozein informazio edo galderarako:

  • Deitu 943 482800 zenbakira
  • Idatzi fomentoss@donostia.eus helbidera, eta adierazi gaian: “2023KO KONTRATATZEKO LAGUNTZAK”

Erlazionatutako dokumentuak

2024/01/15-an argitaratua