Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako laguntzak aurretiaz onartu dira

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2024ko ekitaldian Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileak babesteko emango diren laguntzak aurkeztu ditu gaur, aurretiaz. 3.868.000 euro onartu dira, eta joan den astean aurkeztu zen —eta oraingoan 16 euskal klusterren lana bultzatuko duen— ETEentzako Laguntza Planari gehituko zaizkio.

ETEen, enpresa handien, ezagutza-hornitzaileen eta eskualdeetako berrikuntza-sistemetako beste eragile batzuen arteko lankidetza, kluster beraren barruan edo klusterren artean, euskal industrian berrikuntza eta nazioartekotze-gaitasunak handitzeko bektore nagusietako bat da. Enpresa talde berritzaileak edo klusterren antolakunde dinamizatzaileak dira berrikuntza-sistemako eragileen arteko eta, bereziki, ETEen arteko lankidetza errazteko diharduten eragile nagusiak. Eragile horiek, gainera, balio-kate globaletan txertatzeko aukera errazten dute.

Beraz, Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako laguntza horiek euskal enpresen lehiakortasuna lankidetzaren bidez handitzeko helburu estrategikoaren barruan sartzen dira, baina enpresei zuzenean zuzenduta ez daudenez gero, ez daude joan den astean aurkeztutako ETEentzako Laguntza Planean txertatuta.

Oraingoan, Eusko Jaurlaritzak klusterrentzako laguntzen aurrerapena gaineratu dio ETEentzako Laguntza Planari, euskal enpresen lehiakortasuna lankidetzaren bidez sustatzeko eta handitzeko, eta euskal industriak tentsio handiko ingurune konplexu honetan dituen erronkei erantzuteko.

Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eskaera bat aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa honako helbide honetan dago (fitxa horretan, izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, fitxaren bitartez, eskaera egiteko formulariora jo daiteke): https://www.euskadi.eus/servicios/1012912

Eskaeraren ondorengo izapideak, kanal elektroniko bidezkoak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» aukeraren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta. Eskaerak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi eta 2024ko otsailaren 29an amaituko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat hil da A-124 errepidean, Guardian, zirkulazio-istripu batean

25_0252 Gizon bat hil da A-124 errepidean, Guardian, zirkulazio-istripu batean Gizon bat hil da A-124…

2 horas hace

Getxon atxilotu dute mataleon izeneko maniobra erabiliz adineko gizon bati lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Algortan adineko gizon bati indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotenetako bat atxilotu zuen atzo. Delitu…

5 horas hace

Ertzaintzak bikote bat atxilotu du Santurtziko herritar bati eraso eta lapurreta egiteagatik

Indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatuta atxilotu duten gizona eta egitate berberengatik ikerketapean…

8 horas hace

Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute

25_0249 Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute…

8 horas hace

Bizkaia aprueba la revisión fiscal del sistema tributario del Territorio Histórico

Las Juntas Generales de Bizkaia han aprobado la Norma Foral por la que se aprueban…

8 horas hace

El mercadillo de segunda mano Donostiatruk celebra su 17º aniversario

Donostiatruk, el mercadillo de segunda mano que se celebra cada mes en la capital vizcaína, se…

8 horas hace