Testuingurua:
Bilera hau Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro ohiak joan den azaroaren 2an egindako bileratik dator. Bertan, hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, Europako SEM funtsen baliabideekin lotutakoak, tunelen foru-sarean segurtasuneko eta euskal errepideetan digitalizazioko jarduketak gauzatzeko.
2024ko urtarrilaren 15eko bileran jorratutako gaiak:
Gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bigarren bilera egin da Europako funtsak banatzeko mekanismoaren diseinu-akatsak zuzentzen jarraitzeko.
Hauxe da egoera:
SEM funts horietatik, foru-errepideen sarea baztertu egin da banaketa horretan:
SEM | |
Bide-segurtasuna hobetzea (tunelak) eta fauna eta erabiltzaile kalteberak babestea EESan | 357 M € |
Jasangarritasuna eta energia-efizientzia EESan / Zarataren aurkako ekintza | 302 M € |
EESa digitalizatzea | 35 M € |
Estatuko Errepide Sareko hiri-inguruneak (zeharbideak) hobetzeko proiektuen zuzeneko finantzaketa | 105 M € |
Euskal erakundeek planteamendu hau egin dute:
Garraioetako estatu-idazkari Jose Antonio Santanok informazioa bildu du, eta arlo horretan sakontzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, harik eta alderdi guztientzako konponbide egokia aurkitu arte, aztertutako puntuetako lehena baino ez baitu jasota. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez konpondu ahal izatea planteatu du. Hala, datozen asteetan ere gogor lan egingo dute, Ministerioaren egoera helarazi eta baloratu ondoren.
Bileran honako hauek parte hartu dute:
EUSKO JAURLARITZA
GARRAIO ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO MINISTERIOA
25_0252 Gizon bat hil da A-124 errepidean, Guardian, zirkulazio-istripu batean Gizon bat hil da A-124…
Ertzaintzak Algortan adineko gizon bati indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotenetako bat atxilotu zuen atzo. Delitu…
Indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatuta atxilotu duten gizona eta egitate berberengatik ikerketapean…
25_0249 Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute…
Las Juntas Generales de Bizkaia han aprobado la Norma Foral por la que se aprueban…
Donostiatruk, el mercadillo de segunda mano que se celebra cada mes en la capital vizcaína, se…