TEKgunea foroak antolatuta ‘Adimen Artifiziala Administrazio Publikoan’ izeneko jardunaldia egingo da Bilbon hurrengo asteazkenean (urtarrilak 17). Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzaren bitartez, bideratutako foro honen helburua administrazioen arteko lankidetza bultzatzea eta proiektu interesgarriak partekatzea da. Laurehundik gora pertsonak baieztatu dute jardunaldia bertatik bertara jarraituko dutela edo streaming bidez, Irekiaren webgunetik. Batik bat, teknikariak, erakundeetako arduradunak eta sektorearekin lotutako beste eragile batzuk batuko dira.
Foro honen laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta oraingo honetan hizlariek Adimen Artifiziala administrazio publikoen esparruan izango dute hizpide. Gai horrek gaurkotasun handia du gure gizartean, eta garrantzi handia du administrazio publikoen egitasmoetan. Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 9:30etan irekiko du jardunaldia Euskalduna Jauregian, eta jarraian ekitaldian aurreikusitako gaikako panelei bide emango zaie.
Javier Viaña ikerlari bilbotarra izango da esku hartzen lehen aditua. Ingeniaritza aerospazialari aplikatutako Adimen Artifizialean doktore da Cincinnatiko Unibertsitatean. Adimen Artifiziala sinplifikatzera bideratzen du bere jarduera, pertsonentzat ulergarria izan dadin. Ondoren, Alex Rayón izango da hitza hartuko duena. Informatika eta telekomunikazioetako doktore da, eta programazioaren eta baita Adimen Artifizialaren arloko irakasle, aholkulari eta garatzaile ere. Adimen artifizialari buruzko hitzaldi praktikoa egingo du.
Jarraian, Jordi Escalé Gartnerreko programa exekutiboen presidenteordeak Adimen Artifizialak administrazio publikoei eskaintzen dien aukerak, potentziala eta arriskuak azalduko ditu; ondoren, Iñaki Pariente Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Dayntic Legaleko bazkide fundatzailea eta Zuzenbide digitalean eta datu pertsonalen babesean aditua denak, Adimen Artifizialak Administrazio Publikoan duen lege-esparrua azalduko du; bere aldetik, Peru Sasia Deustuko Unibertsitateko Etika Zibikoko irakaslea, berriz, Administrazio publikoan Adimen Artifizialaren erabileraren erronka etikoetan murgilduko da; eta azken panela Laura Marrón telekomunikazioetako ingeniariari egokituko zaio, izan ere BAICeko zuzendaria Adimen Artifizialaren etikan eta gizarte erantzukizunean aditua da, eta Euskadi Adimen Artifizialean erreferente teknologiko gisa kokatzen duen ekosistemaren garatzaile ere bada.
Hitzaldia eman ondoren, Laura Marrónek berak Adimen Artifiziala eta euskal enpresari buruzko mahai-ingurua gidatuko du. Bertan, Leire Legarreta, Maider Alberich eta Mariate Lizana izango dira solasean. Legarreta matematikan lizentziaduna da eta We are Clickers enpresako CEOa da, izan ere esperientzia handia du Adimen Artifizialaren soluzioen garapenean Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako batzuentzat. Alberich Naru Intelligenceren sortzaileetakoa da, eta osasunari aplikatutako Adimen Artifizialean aditu ere bai, batik bat minbizia eta gaixotasun kronikoak dituzten pazienteentzako zerbitzu medikoak hobetzen. Linaza industria-ingeniaritzan doktore da, Adimen Artifizialaren esparruan bere jarduera profesionala garatzen duena, eta Vicomtecheko sustapen eta garapen instituzionaleko zuzendari ere bada.
Laugarren urtez, TEKgunea erreferentzia-gune bihurtu da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) euskal esparruan, bai eta administrazio publikoetako eta sektoreko agente, arduradun eta teknikarien topagune ere.
Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea…
Azaroaren 25etik 29ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren zaintza indartuko du. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako…
Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…
Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…
24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…
PRUEBA Ante las dificultades legales para la regulación específica de las autocaravanas, el Ayuntamiento…