Categorías: albisteak-berriak

Aintzane Ezenarro «Torturaren sufrimenduaren memoriak gure memoria demokratikoaren parte izan behar du»

Gaur arratsaldean, Gogora Institutuaren egoitzan, Bilbon, ‘Karpeta Urdinak’ dokumentala proiektatu da. Ikus-entzunezko lan horrek ‘1960tik 2014ra bitartean Euskadin izandako torturaren ikerketa proiektua’ hartzen du oinarri, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC-KREI), Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egindako ikerketa lana.

Aintzane Ezenarro, Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak aurkeztu du gaurko ekitaldia eta baita proiekzioaren osteko solaskideak ere: Ander Iriarte, dokumentalaren zuzendaria, eta Francisco Etxeberria, auzitegi-medikuntzan aditua, eta aipatutako ikerketaren zuzendarietako bat.

‘1960tik 2014ra bitartean Euskadin izandako torturaren ikerketa proiektuak’ azken 50 urteetan torturaren fenomenoak Euskadin izan duen eragina argitzeko ikerketa zientifiko bat egitea zuen helburu eta emaitzak, 2017an aurkeztu ziren: guztira, 4.113 salaketa erregistratu ziren Estatuko segurtasun-indarren esku tratu txarrengatik eta torturengatik.

Aurkezpenean, Aintzane Ezenarrok ikerketaz hitz egin du, «torturaren fenomenoa azaleratzea eta egia argitzen laguntzea helburu dituena”. Ildo horretan, Aintzane Ezenarroren hitzetan, ‘Karpeta Urdinak’ dokumentalak, ikerketa horretan sakontzen duen heinean, «errealitate hori ezagutzen laguntzen du, torturak giza eskubideen urraketa larriak dira eta torturaren sufrimenduaren memoriak Euskadiko memoria demokratikoan parte izan behar du”.

Gogora Institutuak diruz lagundutako «Karpeta Urdinak» dokumentala da, 2022ko dirulaguntzen deialdian, eta urte horretan bertan estreinatu zen Zinemaldian.

Proiekzioan izan dira, besteak beste: Laura Pego, IVAC-KREIeko ikertzailea eta torturei eta tratu txarrei buruzko ikerketaren zuzendarietako bat, baita bertan parte hartu duten beste profesional batzuk ere; Iñigo Zubizarreta, Maria del Río eta Ana Viñals, Bilboko Udaleko zinegotziak eta Mónica Hernando, Bilboko Udaleko zuzendaria; Dori Monasterio eta Inés Nuñez de la Parte, terrorismoaren eta legez kanpoko polizia-indarkeriaren biktimak, hurrenez hurren, eta Bakerako eta Bizikidetzarako Bilbao Foroko kideak; Isabel Urkijo, Gogoan -Memoria Digna elkarteko kidea, eta Eusko Jaurlaritzak oraintsuko memoriari buruz egindako hezkuntza-programetan parte hartu duten hezkuntza-komunitateko kideak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak Zizurkilgo bizilagun-elkarte batean arazo larriak sortu dituen gizona atxilotu du

Ertzaintzak Zizurkilen bizi den gizon bat atxilotu du, bere bizilagun batzuk jazartzeagatik eta mehatxatzeagatik eta,…

6 horas hace

Ertzaintza goizaldean Bilbon arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da

Lau pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean, horietako bat hilketa saiakera egotzita, eta beste hirurak lesio-delitu…

9 horas hace

Donostiatruk bigarren eskuko azoka txikiak 17. urteurrena ospatuko du aurten

Hondakinak prebenitzeko eta kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa sustatzeko ekimen erreferente gisa finkatu da Donostiatruk-ek, hilero…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Donostia propone adelantar el horario de cierre de las terrazas y prohibir las estufas

La Junta de Gobierno local de San Sebastián ha aprobado el nuevo proyecto de modificación de la Ordenanza reguladora…

9 horas hace

Dos asociaciones que impulsan el empoderamiento de las mujeres musulmanas y gitanas reciben el Premio Emakunde a la Igualdad

El lehendakari Imanol Pradales ha sido el encargado de entregar el Premio Emakunde a la…

9 horas hace

Yuri Berchiche sufre una lesión muscular en el sóleo de su pierna derecha

El león Yuri Berchiche tuvo que ser sustituido en el minuto 34 del partido disputado…

9 horas hace