Categorías: albisteak-berriak

Euskadik abangoardian jarraitzen du organoak eta ehunak emateari eta transplantatzeari dagokionez

Euskadik, 2023an, 57 emaileko tasa erregistratu zuen milioi bat biztanleko (mbp), eta horrek Euskadi organo eta ehunak EMATEAREN nazioarteko abangoardian mantentzen du.

      Emaileen nazioarteko konparazioa milioi biztanleko  

Bilakaera aztertuz gero, Euskadi da 2000. urteaz geroztik milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiagoko urteko batez besteko tasa duen lurralde bakarra (OMEk kopuru optimotzat jotzen du), eta azken hamarkadan batez beste 56,8 mbp emaile izan ditu.

2023an, emaileen heriotzen % 46, istripu zerebrobaskularraren ondorioz gertatu ziren, eta % 16, traumatismo kraneoentzefalikoaren ondorioz (% 7,14 zirkulazio-istripuan).

TRANSPLANTEEN jarduerari dagokionez, 2023an, guztira 270 pertsonari egin zitzaien organoen transplantea Euskadin edo honekin hitzarmenak sinatuta dituzten beste autonomia-erkidego batzuetan; hau da, 122 pertsona milioi biztanleko. Horrek esan nahi du azken hamarkadan transplanteen kopurua 2.628 izatera iristen dela: 1.600 giltzurrunekoak, 753 gibelekoak, 132 bihotzekoak eta 143 biriketakoak, Europako zentro esperimentatuenen antzeko emaitzekin edo are emaitza hobeekin. Izan ere, azken hamarkadan transplantatutako pazienteen tasa 117 mbp/urte baino handiagoa da Euskadin.

2023an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Iparraldeko Zona deitutakoan giltzurrun-transplante pediatrikorako erreferentziazko zentroak, 7 transplante egin zituen (3 Galiziakoak, 1 Asturiaskoak, 2 Kantabriakoak eta 1 Euskadikoa).

Urte horretan bertan, Donostia Unibertsitate Ospitaleak, hezur-muinaren transplantea egiteko erreferentziazko zentroak, 61 transplante alogeniko (ahaidetuak eta ahaidetasunik gabeak) egin zituen, hau da, 27,6 mbp.

Bestalde, Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 187 ehun-emate jaso zituen (korneak, ehun osteotendinosoa, larruazala…), transplanteari begira prozesatu, zaindu eta banatzeko.

Datu horiek ikusita, Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik eskerrak eman dizkie programa hau babesten duten profesional guztiei, horiek gabe ezin izango bailirateke emaitza horiek lortu: bai osasun-arlokoei (ospitalekoak eta lehen mailako arretakoak), bai osasun-arlokoak ez direnei (epailetza, auzitegiko medikuak, organoak garraiatzeko eta osasun-langileak lekualdatzeko taldeak, epaitegietako eta aireportuetako langileak, SOS-DEIAK, Ertzaintza, etab.).

Era berean, nabarmendu du euskal gizarteak, oro har, eta, bereziki, emaileen familiek, beste behin ere erakutsi duten elkartasuna eta eskuzabaltasuna, eta 10etik 9tan organoak eta ehunak ematearen aldeko erantzuna eman dutela.

Era berean, gaixoen elkarteek gizarte-kontzientziazioaren esparruan egiten duten lana goraipatu du; hori ere, lorpen horiek azaltzeko funtsezkoa baita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak Zizurkilgo bizilagun-elkarte batean arazo larriak sortu dituen gizona atxilotu du

Ertzaintzak Zizurkilen bizi den gizon bat atxilotu du, bere bizilagun batzuk jazartzeagatik eta mehatxatzeagatik eta,…

5 horas hace

Ertzaintza goizaldean Bilbon arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da

Lau pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean, horietako bat hilketa saiakera egotzita, eta beste hirurak lesio-delitu…

8 horas hace

Donostiatruk bigarren eskuko azoka txikiak 17. urteurrena ospatuko du aurten

Hondakinak prebenitzeko eta kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa sustatzeko ekimen erreferente gisa finkatu da Donostiatruk-ek, hilero…

8 horas hace

El Ayuntamiento de Donostia propone adelantar el horario de cierre de las terrazas y prohibir las estufas

La Junta de Gobierno local de San Sebastián ha aprobado el nuevo proyecto de modificación de la Ordenanza reguladora…

8 horas hace

Dos asociaciones que impulsan el empoderamiento de las mujeres musulmanas y gitanas reciben el Premio Emakunde a la Igualdad

El lehendakari Imanol Pradales ha sido el encargado de entregar el Premio Emakunde a la…

8 horas hace

Yuri Berchiche sufre una lesión muscular en el sóleo de su pierna derecha

El león Yuri Berchiche tuvo que ser sustituido en el minuto 34 del partido disputado…

8 horas hace