Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2024ko ekitaldian Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileak babesteko emango diren laguntzak aurkeztu ditu gaur, aurretiaz. 3.868.000 euro onartu dira, eta joan den astean aurkeztu zen —eta oraingoan 16 euskal klusterren lana bultzatuko duen— ETEentzako Laguntza Planari gehituko zaizkio.
ETEen, enpresa handien, ezagutza-hornitzaileen eta eskualdeetako berrikuntza-sistemetako beste eragile batzuen arteko lankidetza, kluster beraren barruan edo klusterren artean, euskal industrian berrikuntza eta nazioartekotze-gaitasunak handitzeko bektore nagusietako bat da. Enpresa talde berritzaileak edo klusterren antolakunde dinamizatzaileak dira berrikuntza-sistemako eragileen arteko eta, bereziki, ETEen arteko lankidetza errazteko diharduten eragile nagusiak. Eragile horiek, gainera, balio-kate globaletan txertatzeko aukera errazten dute.
Beraz, Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako laguntza horiek euskal enpresen lehiakortasuna lankidetzaren bidez handitzeko helburu estrategikoaren barruan sartzen dira, baina enpresei zuzenean zuzenduta ez daudenez gero, ez daude joan den astean aurkeztutako ETEentzako Laguntza Planean txertatuta.
Oraingoan, Eusko Jaurlaritzak klusterrentzako laguntzen aurrerapena gaineratu dio ETEentzako Laguntza Planari, euskal enpresen lehiakortasuna lankidetzaren bidez sustatzeko eta handitzeko, eta euskal industriak tentsio handiko ingurune konplexu honetan dituen erronkei erantzuteko.
Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eskaera bat aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa honako helbide honetan dago (fitxa horretan, izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, fitxaren bitartez, eskaera egiteko formulariora jo daiteke): https://www.euskadi.eus/servicios/1012912
Eskaeraren ondorengo izapideak, kanal elektroniko bidezkoak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» aukeraren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta. Eskaerak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi eta 2024ko otsailaren 29an amaituko da.
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…