Categorías: albisteak-berriak

Artizarra Fundazioa: “Enpresa handi gehiago behar ditugu”

Euskadiko enpresa-egitura biziberritzeko eta “herrialdea eraikitzeko” asmoz, orain 20 hilabete sortu zen Artizarra Fundazioa, Euskadiko enpresa-munduko pertsona entzutetsuek bultzatuta. Horren helburua da potentziala duen proiekturik ez uztea finantzaketarik gabe eta Euskadiko dirua Euskadin inbertitzea eta berrinbertitzea. Halaxe adierazi du orain gutxi José Galíndez enpresaburu eta Artizarrako Patronatuko kideetako batek, Made in Basque Countryn.

Fundazio honen testuingurua eta bultzatzaileak aztertu ditugu eta horien artean zaude zu, enpresaren munduan ia dena egin eta lortu duzun enpresaburua. Zergatik eman duzu aurrerapauso hau?

Oso naturala da; enpresaren munduan urte asko eman dituzunean eta ilea urdintzen hasten zaizunean, ekarpenen bat egin nahi izaten duzu. Ez da jasotakoaren ordaina; hori beharrean, enpresaren mundua suspertzeko edo bizkortzeko esperientzia eta denbora pixka bat ematea dela esango nuke.

Fundazio honek izan dituen erreparoak edo hasierak esperotakoak izan al dira?

Zerbait berritzailea egiten duzunean, beti bidea zabaltzen ari zara eta bidea zabaltzea ez da beti erraza izaten. Artizarra inbertsio-kultura dinamizatzeko asmoz sortu den Fundazioa da, baina, aldi berean, kapital pribatuko kudeaketa-enpresa ere badu. Eta hori oso berritzailea da. Izan ere, kapital pribatuko kudeaketa-enpresak, gehienetan, kapital pribatuari eta horrekin dirua irabazten duen jendeari lotutako inbertsio-enpresak izaten dira. Hori dela eta, kudeaketa-enpresa hori irabazi-asmorik gabeko fundazio bat izatea erregulatzailearentzat ere harrigarria izan da.

Duela urte asko Euskadin egon zenaren (Iberduero, BBV…) moduko inbertsio-kultura nahi dutela esan daiteke.

Horren inguruko ekimenak daude abian duela hainbat urtetik. Helburua da Euskadin eta Nafarroan proiektu onak egotea, horien alde borroka egitea merezi izatea eta kapitala falta delako horiek albo batera ez uztea. Hori bultzatu nahian, ikastaroak ematen ditugu, inbertsio-kultura sustatzen dugu, edo neska-mutilen artean inbertsioa zer den edo honek nola funtzionatzen duen jakitea sustatzen dugu. Horixe da gure zeregina: inbertsioa sustatzeaz gain, enpresa-inbertsioaren inguruko ezagutzak bultzatzea.

Fundazioko sustatzaileen artean, Euskadiko enpresa arloko pertsona entzutetsu ugari daude. Zer testuingurutan sortu zen proiektua abiarazteko konbentzimendua?

Ez dago sobera dagoen esperientziarik. Adinak aurrera egin ahala, energia gutxiago izaten duzu, baina esperientzia handia eta eskaintzeko asko izaten duzu. Eta nik, ate birakarien gaiarekin lotuta, esperientzia hori oso beharrezkoa dela uste dut. Hori guztia kontuan izanda, ondo aprobetxatu beharra dago.

Aurkezpenean, honelako azalpenak eman zenituzten: “tresna hau sortu dugu gure enpresak erostera kanpotik etorri eta gure etorkizuna eraman ez dezaten eta gure dirua hemen inberti dadin…” Horrek Donald Trumpen “American first” esamoldearen antza izan dezake…

 Ez zehazki. Hori beharrean, gure helburua da gertuko proiektu onetarako tokiko kapitala eskuragarri izatea. Hau da, potentziala duten enpresen finantzaketari dagokionez aberatsa den ingurunea sortzeko gai izatea. Une batzuetan, kanpotik etorri behar izaten dute, ezinbestean, eskuragarri izan dezakegun kapital-bolumenak ihes egiten digulako askotan. Eta hori Euskadin bakarrik ez dela gertatzen esango nuke; Estatuko gainerako tokietan ere gertatzen da. Zer ligatan joka dezakegun ikusi beharra dugu, baina EAEko eta Nafarroako enpresa-egituraren ezaugarri batzuk direla eta, inbertsio mota hori oso beharrezkoa da hainbat arrazoi medio: enpresak nazioartekotu egiten direlako, produktu berriak sortzen direlako edo gaizki antolatutako ondorengotza dagoelako.

 Fundazioaren inbertsio-besoa Stellum Capital da eta 14 langile ditu. Zer kudeatu du orain arte?

Kudeaketa-enpresaren bizitza nahiko berria dela esan dezakegu. Atzean dauden funtsak ere nahiko berriak dira. 160 milioi euro lortzeko bidean gaudela esango nuke, baina helburua da 200 milioi eurora iristea. Oso komenigarria da bolumena izatea, oso profesional onak baitaude ekimen horien atzean eta, beraz, nolabaiteko masa kritikoa izan beharra dago. Pauso horiek emanez, ezarri ditugun helburu batzuetara iristen ari gara.

 Garai batean banketxeek egin zuten eta bertan behera utzi behar izan zuten horren erreleboa hartu duzuela esan dezakegu?

Inbertitzaile partikularrak, enpresaburuen familiak, erakundeak edo pentsio-funtsak gure funtsetan inbertitzera animatu nahi ditugu. Horixe litzateke diru-sarrera eta gero, bakoitzak bere aukeren arabera, ekarpena egingo luke. Funts horien bidez, inbertsio-aukera aztertzen du kudeaketa-enpresak. Norbait kapitalean sartzen denean (eta hori partaidetza minoritarioaren bidez egin daiteke), enpresaburuari edo ideia berriari denbora-tarte batez laguntzen dio. Egia da inbertsio horietan irteera-horizonte bat jarri behar dela. Hau da, inor ez dago betiko hemen, eta ona da irteera-horizonte hori finkatuta izatea; izan ere, une jakin batean, baliteke proiektua bera bakarrik hazten hastea edo bazkide industrial bat iritsi eta hura proiektuan sartu eta hurrengo mailara eramatea. Horixe bera da kudeaketa-enpresa honek betetzen duen zeregina.

 Euskal Enpresaburuen Zirkuluaren buruzagitzan izan berri duzun esperientziaz baliatuta… Zer osasun du gaur egun Euskadiko enpresak?

Arlo batzuetan arreta jarrai beharra dugu, baina epe laburrera eta ertainera begira, ondo gaudela uste dut.

Eta zer esango zenuke enpresaburuaren irudi sozialaren inguruan?

Orain 30 urte zuenarekin alderatzen badugu, argi eta garbi, hobetu egin da. Hala ere, enpresaren eta enpresaburuaren irudia egon beharko lukeen toki horretatik oso atzera dagoela uste dut. Eta zenbat eta enpresa handiagoa izan, okerragoa dela esango nuke. Enpresaburu txikiak, autonomoak, oso iritzi ona du; heroi moduko zerbait da. Enpresa ertaina, ordea, susmagarria da, eta handia, itxuraz, gizartearen etsaia da. Jendaurrean ere esan dut: enpresa handiagoak izan behar ditugu. Enpresa handiek egonkortasuna ematen dute garai gogorretan. COVIDaren garaian, adibidez, enpresa horiek izan ziren enplegua mantendu eta eusteko gaitasuna izan zutenak.

Greba kopuru handiena eta errekorreko absentismo mailak dituen eskualdea izatearen errekor tristea dugu. Zeren sintoma dela esango zenuke?

Horixe da gure arazoetako bat. Gizarte gisa, txipa aldatu beharrean gaude; izan ere, ahalegin handia egin dugulako eta gogor lan egin dugulako iritsi gara honaino. Hain zuzen ere, ongizate-estatua ezin daiteke beste era batera mantendu. Doitu beharra dugun akatsa da eskubideak bakarrik ditugula, eta betebeharrik ez dugula pentsatuz lasai egotea.

 Zure ustez, zergatik ez da Euskadin enpresaburu gehiago sortzen?

Gure enpresa-egitura dinamikoa eta sortzailea da, baina enpresa berriak sortzeko bidean lan gehiago egin beharra dugu. Eta horretarako enpresaburuak behar dira. Nire ustez, enpresaburu berriak sortzeko, eskola-adinean dauden neska-mutilekin lan egin beharko genuke. Enpresaren mundua erakutsi, haien lan-munduratzea aurreratu eta lanbide-heziketa eta bokazio-prestakuntza sustatu beharko genituzke, eta ez soilik unibertsitateko prestakuntza. Enpresek pertsonak behar dituzte. Nahiko lurralde lehiakorra gara eta are erakargarriago bihurtu beharko genuke. Izan ere, distantzia txikira, gertu ditugu Madril, Valentzia edo Malaga besteak beste, gazteentzako oso erakargarriak eta magnetikoak diren guneak. Eta kanpora begiratzen badugu, gure gazteentzat eskuragarri dauden eta haien aurka lehiatu behar dugun beste toki batzuk ere, Amsterdam, kasu.

Nola konpon dezakegu Euskadin neurriarekin lotutako arazo historikoa?

Askotan izaten ditugu hizpide talentuaren kaptazioa eta hori atxikitzea edo erronka demografikoa eta, nire ustez, lotuta daude. Biztanle kopurua gutxitzen ari da. Azken 20 urteotan 2.200.000 biztanletan mantendu gara, baina ezin izango diogu maila horri eutsi maila profesional mota guztietan immigrazioa handitu ezean.

 Eta, amaitzeko… Emango al zeniguke hasi berria den 2024 honetarako baikortasun-mezurik?

2024ra begira, joera batzuei baikortasunez begiratzen diegu: inflazioaren kontrola da horietako bat. Horrek interes-tasak jaitsaraziko ditu. Horrek, aldi berean, partikularren eta enpresen finantzaketa-kostua arindu eta egungo ekonomiaren mantsotze-joera aldatzen lagunduko du. Hodei beltzak, berriz, Ukrainako eta Ekialde Ertaineko gerretan, eta planetako txoko askotan askatasuna eta oparotasuna arriskuan jarri dituzten populismoen eta autoritarismoen gorakadan daude.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilboko saltoki batean egindako lapurreta baten bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilboko saltoki baten sarrera behartzeagatik…

9 horas hace

Ertzaintzak Arrigorriagako Atxukarro industrialdeko enpresa-pabiloi batean urrian izandako sutearen ustezko egilea atxilotu du

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea…

15 horas hace

Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren segurtasuna zainduko du

Azaroaren 25etik 29ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren zaintza indartuko du. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako…

15 horas hace

La Ertzaintza y la Policía Local de Erandio realizan un dispositivo preventivo en el exterior de un local de ocio

Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…

1 día hace

ETAk 2001ean Beasainen hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo gogoratu ditu Ertzaintzak

Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…

2 días hace

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar

24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…

2 días hace