Categorías: albisteak-berriak

Ideilan: “Diseinu prozesuak betikoa izaten jarraitzen du, tresnak aldatu dira”

25 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta 400 proiektu baino gehiagorekin, Ideilanek hainbat produktu diseinatu eta industrializatzen ditu, objektu txikiak, tresna eta etxetresna elektrikoetatik hasi, eta igogailuak, pasabide mekanikoak, minibusak eta argiztapen-elementuetara arte. “Fase guztiei heltzen diegu, ideiatik hasi eta fabrikazioraino, produktuak merkaturatzeko”, azaldu du enpresak. 

Leioan (Bizkaia) kokatuta, diseinuko hiru profesionalek osatzen dute Ideilanen nukleoa. Oinarrizko nukleo hori heldu beharreko proiektuaren beharretara gehien egokituko diren profilekin osatzen dute, “bezeroek planteatzen dizkiguten kezkei eta beharrei erantzun transbertsalak emateko”, zehaztu du Jon Santacolomak, Ideilaneko zuzendariak. “Hainbat sektore eta merkatutan dugun esperientziak aukera ematen digu lantzen ari garen beste esparru batzuetako ezagutza aplikatzeko. Diseinu-taldeek erakundeen barruan duten ikuspegiaren osagarria izan nahi dugu. Azken finean, batzean datza, helburu komun bat lortzean: bakoitzak bere merkatuan arrakasta izateko probabilitate handiena duten produktuak diseinatzea”, gehitu du.  

Ikuspegi horretatik, elkarren artean oso desberdinak diren hamaika proiektu jorratu dituzte; izan ere, “gure lana industria-ehunaren mende dago”, azpimarratu du Santacolomak. Azken urteotan, adibidez, ibilgailu elektrikoaren sektorea, azpiegiturak behar dituenez, Ideilanen sektore nagusienetako bat izan da. Horrela, diseinu- eta garapen-lan asko egin dituzte harentzat, ZIV eta IBIL elektrolinerak, esaterako. “Baina ez da sektore bakarra”, nabarmendu du enpresako zuzendariak. “Pertsonen garraioa, tresneria, etxetresna elektrikoak, altzariak, argiztapena edo kirol-artikuluak bezalako beste sektore batzuentzako ere egiten dugu lan. Horrek aukera ematen digu diseinu-prozesuaren alderdi guztiak ezagutzeko eta, polinizatze-efektuari esker, zeharkako sektoreetan proiektuei balio erantsia ematen dien bazkidea izateko”. 

Hala, nabarmentzekoak dira Kanpazar kanpoaldeko luminaria, BluxLighting-entzat diseinatua, “diseinuaren klasikotzat” jotzen dutena; Uraldirentzat diseinatutako ispilu eta bainu-osagarrien sorta; KGUARD ur-kiroletarako osagarriak, “asko maite dudan proiektu pertsonala”, aitortu du; edo Triporg, “2015ean Fitur-en Helmugako Nazioarteko Gida Onena izatera iritsi zena”, adierazi du. 

Produktu horietara guztietara iristeko “diseinu-prozesuak betikoa izaten jarraitzen du”, dio Santacolomak, “aldatu dena tresnak dira. Horrela, proiektuak modu merkeagoan lantzeko eta gauzatze-denborak laburtzeko aukera ematen digu. Diseinatzeak ez du esan nahi pentsatzea (diseinatzea), asmatzea (prototipatzea) eta egitea (industrializatzea) besterik. Testuinguru horretan, Adimen Artifizialean (IA) oinarritzen gara, diseinuaren lehen faseetan denborak laburtzeko; Design Thinking metodologian, garapen-gastuak aurrezteko eta akatsak murrizteko; eta, azkenik, industria-ehunari buruz dugun ezagutzak fabrikaziorako bazkide industrialik onena identifikatzeko aukera ematen digu. Prozesu honetan guztian kolaboratzaile sare publiko zein pribatu bat izatea ezinbestekoa da”, gaineratu du. 

Eta hori guztia aplikatzen jarraitu nahi du Leioako enpresak hurrengo proiektuei aurre egiteko orduan. “Hurrengo erronkak oso lotuta daude euskal industria-sarearen etorkizunarekin eta horrek izango dituen beharrekin. Berarekin eraldatuko gara eta berrikuntza ekartzen jarraituko dugu, bereizketa horrek, txikia izan arren, produktua merkatuan kokatzen jarraitzeko aukera emango baitigu “, amaitu du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldok bere enpresa «Protagonistak» identifikatu ditu merkataritza-berrikuntzan, hiri-negozioen eraldaketa ikusarazteko eta bultzatzeko

Barakaldok «merkatu aldakor eta oso lehiakor bati aurre egiteko moduagatik» nabarmentzen diren merkataritza-enpresak eta hiri-negozioak…

5 horas hace

Donostiako Topoaren sarea handitzeak bultzatutako hiri-eraldaketaren azken txanpa iritsi da

Donostiako Udalak parte-hartze prozesu bat egingo du Zaragoza plazaren berrurbanizazioa diseinatzeko Datorren urterako aurreikusita dagoen…

5 horas hace

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 880.250 euroko dirulaguntza deialdia, Nekazaritzako eta Elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren…

5 horas hace

Euskalmeten iragarpenaren arabera, Aste Santuko eguraldia aldakorra izango da

Ostegun Santua eta Ostiral Santua zertxobait eguzkitsuagoak izango dira goizean barnealdean Euskalmet −Euskal Meteorologia Agentziak iragarri…

5 horas hace

Eider Arana: «Momentu onean gaude Real Sociedaden aurkako derbia irabazteko»

Eibarren kapitaina ere denak taldeak egiten ari duen denboraldi borobila azpimarratu du eta ostiralean Realari…

23 horas hace

FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak bere 31. edizioa ospatuko da maiatzaren 2tik 10era

Bilboko Udalak antolatutako FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak bere 31. edizioa ospatuko du maiatzaren 2tik 10era. Gaur goizean aurkeztu…

23 horas hace