Ingurune sanitarioko, soziosanitarioko, zientifikoko, teknologikoko, enpresako eta administrazioko erakundeetatik datozen 80 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Zahartze Osasuntsuari buruzko Zeharkako Trakzio Ekimenarekin lotutako topaketa-jardunaldi honetan, urtarrilaren 18an, osteguna, Gasteizko Europa Jauregian.
Jardunaldiaren helburu nagusia izan da eragileen arteko topaketa erraztea, proiektuak identifikatzeko eta trakzio proiektuak diseinatzeko laguntza-programaren hurrengo deialdira aurkezteko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan – ZTBP Euskadi 2030 –
Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuak, Zeharkako Trakzio Ekimenen kontzeptu orokorra eta esparrua aurkeztu du, eta azpimarratu du euskal gizartearen erronka handietako batzuei ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta aurre egiten lagunduko duen tresna direla..
Komisionatuak azpimarratu duenez, ekimen horien helburua da ZTBP Euskadi 2030 planaren espezializazio adimenduneko arloen arteko zeharkako kolaborazioa indartzea, bai eta zahartze osasuntsuaren eremuan izaera kolaboratiboko I+G+b proiektu eragile berriak bultzatzea ere. Eraldatzeko gaitasuna duten herri-proiektuak dira, ezarritako erronkak eta helburuak lortzera bideratuak.
Jarraian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari Marian Ibarrondok Zahartze Osasuntsuaren ekimenaren irismena aurkeztu du, zehatzago deskribatuz eta hurrengo urteetarako ezartzen diren erronkak eta helburuak azpimarratuz.
Jardunaldiaren lehen zatia amaitu da, eta laguntza-programaren hurrengo deialdiaren ezaugarri nagusiak deskribatu dira, bai eta 2023ko deialdian onartutako lau proiektuen aurrerapenak aurkeztu ere:
Jardunaldiaren bigarren zatian, dinamika parte-hartzaile bat antolatu da hainbat lan-mahaien inguruan. Dinamika horri esker, parte-hartzaileek elkar ezagutu dute, eta trakzio proiektu berrien ideiak identifikatzen hasi dira, beren erakundeetatik lagundu ahal izateko. Mahaietako ondorio nagusiak bertaratu diren pertsona guztien artean partekatu dira, ezagutza-trukea eta ongarritze gurutzatua errazteko.
Jardunaldia amaitzeko, Cristina Uriarte komisionatuak iragarri du laguntza-programaren 2024ko bigarren deialdia laster argitaratuko dela, eta ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio proiektuen diseinua urteko bigarren seihilekoan hasi ahal izango dela.
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…
25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…
25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du…