24_034 Irun, bi atxilotu in fraganti etxebizitza batean lapurreta egiteagatik
Servicio de prensa
2024-01-20
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen, indarrezko lapurreta-delitu bat egotzita. Familia bakarreko etxebizitza batean aurkitu dituzte, une horretan bizilagunak etxean ez zeudela aprobetxatuta. Agenteek ustekabean harrapatu dituztenean, etxebizitzan gotortu dira, eta Berehalako Erantzuneko Patruila batek (BEP) jardun behar izan du bi pertsonak ateratzeko.
Gertakariak gaur goizaldeko hamabi eta erdiak aldera izan dira, Irunen. Orduan, Ertzaintzak abisua jaso du alarma-zentralaren eskutik, eta adierazi du udalerri horren erdigunean dagoen familia bakarreko etxebizitza baten barruan bi pertsona zeudela lapurreta egiten.
Herritarren Segurtasunerako hainbat patruila bertaratu dira, eta egiaztatu dute gutxienez bi pertsona zeudela eraikinaren barruan, eta barrura sartzeko behartu egin zutela. Susmagarriek etxebizitzatik irteteari uko egin ondoren, Berehalako Erantzuneko Patruilei (BEP) abisua eman behar izan diete, eta horiek etxera sartu eta bertan zeuden biak atxilotu dituzte.
Atxilotuak, 22 eta 23 urteko bi gizon, ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko eginbideak egiteko, eta ikertzen ari dira indarrezko lapurreta-delitu bat egotzita. Biak Irungo Guardiako Epaitegiaren esku jarriko dira gaur.
Barakaldok «merkatu aldakor eta oso lehiakor bati aurre egiteko moduagatik» nabarmentzen diren merkataritza-enpresak eta hiri-negozioak…
Donostiako Udalak parte-hartze prozesu bat egingo du Zaragoza plazaren berrurbanizazioa diseinatzeko Datorren urterako aurreikusita dagoen…
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren…
Ostegun Santua eta Ostiral Santua zertxobait eguzkitsuagoak izango dira goizean barnealdean Euskalmet −Euskal Meteorologia Agentziak iragarri…
Eibarren kapitaina ere denak taldeak egiten ari duen denboraldi borobila azpimarratu du eta ostiralean Realari…
Bilboko Udalak antolatutako FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak bere 31. edizioa ospatuko du maiatzaren 2tik 10era. Gaur goizean aurkeztu…