Duela sei hilabete egindako topaketaren jarraipen-bilera izan da gaurkoa, Euskadi eta Bizkaiko egoera orokorraz hausnarketa partekatua egiteko eta herri-proiektu estrategikoen eta lehentasunezko proiektu amankomunen jarraipena egiteko
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eskatuta, Lehendakaria Ajuria Enean batzartu da gaur arratsaldean Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin, Euskadi eta Bizkaiko egoera orokorraz hausnarketa partekatua egiteko eta herri-proiektu estrategikoen jarraipena egiteko. Gaurko batzarra, uztailaren 13an Bizkaiko , Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiekin egindako bileren jarraipena izan da. «Betidanik defendatu dugu erakundeen arteko kolaborazioa ezinbestekoa dela arrazoi argi bategatik: diagnostiko partekatua eginez, modu egokiagoan erantzun ahal izango diegulako arazo eta betebeharrei” azpimarratu du Lehendakariak.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Urkullurekin partekatu du Aldundiaren Gobernu Planaren egoerari buruzko informazioa, baita garatzen ari diren proiektu garrantzitsuenei buruzkoa ere, amankomunean dituzten proiektuetan lehentasunak zehazte aldera. «Joan den astean, Euskadi 2040 ikuspegia partekatzeko aukera izan genuen, lanketa honek oinarri du lehiakortasunaren erronkari lankidetzatik heltzea gure herriaren ongizaterako; lankidetza erakundeen artean, eta lankidetza, baita ere, eragile ekonomiko eta sozialekin, elkarlana funtsezkoa baita herritarren beharrei modurik egokienean erantzuteko «azpimarratu du Lehendakariak.
Lankidetza oinarri horretatik abiatuta, Lehendakariak eta Ahaldun Nagusiak indarguneen eta hobekuntza-esparruen diagnosi partekatua egin dute, arreta berezia jarriz Berpiztu eta Lehentasunezko Jarduera Eremuen bidez garatzen ari diren ekinbideetan. Jakitera eman dutenez, martxoaren lehen hamabostaldian deitu da Kontseilu Errektorea.
Lehendakariak azaldu duenez, hizpide izan dituzte, alde batetik, Ezkerraldean, Meatzaldean, Enkarterrin eta Aiaraldean egiten ari diren inbertsioak. Eta bestetik, Debabarrena eskualderako Jaurlaritza prestatzen ari den Plan estrategikoa, Busturialdea eskualdean aplika daitekeena. Ekinbide horiek guztiek helburu dute egoera sozio-ekonomikoa indartzea eta aukera berriak sortzen laguntzea. “Orain arte partekatutako ibilbidearen balorazioa positiboa izan da” baieztatu du Lehendakariak eta Ahaldun Nagusiaren gertutasuna, prestutasuna eta jarrera eraikitzailea nabarmendu eta eskertu ditu Lehendakariak.
24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…
PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…
PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…
PRUEBA Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…
Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…
PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…