Categorías: albisteak-berriak

Nerea Melgosak Arabako Elikagaien Bankua bisitatu du erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Jundizko industrialdean dagoen Arabako Elikagaien Bankua bisitatu du gaur arratsaldean, Euskadiko eta Estatuko erakundeetako eta Elikagaien Bankuen Federazioko ordezkariekin batera.

Gaur egun, Arabako Elikagaien Bankuak ia 1.400 familiari eta beste 360 pertsonari ematen die arreta kontsumo-erakundeen, jantokien eta laguntza-kolektiboen bidez. Ematen diren loteek, oraindik ere, ez dituzte estaltzen onuradunen premiak. Elikagaien Bankuak emandako azken datuen arabera, 2022an 1.925.850 kilo banatu ziren eta 2023rako 1.850.000 kilora iristea zenbatesten zen.

Elikagaien Bankuak soberakinen eta behar-beharrezkoak diren beste artikulu batzuen biltegiratzea eta doako banaketa kudeatzen du —laguntza-zentroei eta premia dutenei banatzen dizkie—.Horretarako, soberakinak biltzen ditu eta horiek hondatzea edo oker erabiltzea saihesten du, soberakin horiek hautatu eta birziklatzen baititu, banatzera begira.

Aurreko edizioetan bezalaxe, Nerea Melgosa sailburuak ere boluntario gisa parte hartu zuen azken kanpainan, Zabalgana auzoan hain zuzen. Bertan, Euskadi osoko boluntarioek egiten duten ahalegina eskertu zuen.

Elikagaien Bankua erreferentea da Arabako elikagaien aprobetxamenduan. Enpresen, antolakundeen eta erakundeen artean kokatzen da, horiek arlo sozialera bidera ditzaten gizarte-erantzukizuneko ekintzak, eta lagun dezaten premiarik handiena duten pertsonen elikaduran eta laguntzan.

Arabako Elikagaien Bankua, independentea eta autonomoa da bere kudeaketan. Euskadiko Elikagaien Bankuko Federazioan sartuta dago, baita, Estatuko esparruan, Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) ere. Era berean, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin (FEGA) koordinatuta dago, Europar Batasunaren esku-hartzearen izakinetatik datozen elikagaiak premiarik handiena duten pertsonen artean bana daitezen.

Era berean, lurralde historikoekin elkarreraginean aritzen da erantzunkidetasunez, eta elikagaiak trukatzen ditu Burgos, Nafarroa, Errioxa eta Kantabriako banku mugakideekin.

2023: aurreikusten zenaren azpitik

Arabako Elikagaien Bankuaren alde 2023an egin zen “Elkartasun-bilketa handian” ez zen lortu 2022koaren antzeko emaitzarik. Azken kanpaina honetan 2022koan baino elikagai fisiko gutxiago jaso da, % 10 gutxiago, baita elikagaietarako bonu gutxiago ere, % 15 gutxiago. Aitzitik, zuzeneko dohaintzen bidez diru gehiago bildu da, %10 gehiago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako

PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…

3 horas hace

Ikasleei zuzendutako kanpaina, Isuri Gutxiko Eremua ezagutarazteko

PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…

3 horas hace

UPV/EHUk beste batzuekin batera zuzendutako proiektu batek “Atlantic Project Awards 2024” saria irabazi du

PRUEBA   Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…

3 horas hace

UPV/EHUk errektorea aukeratzeko hauteskundeak egingo ditu

Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…

3 horas hace

Dronen ikuskizuna eta Mikel Erentxunen kontzertua, Donostiako Gabonetako piztearen protagonistak

PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…

9 horas hace

Barakaldoko Udalak 470.000 euro inbertituko ditu Burtzeñako Zumalakarregi kaleko irisgarritasuna hobetzeko

PRUEBA Obra lizitaziora atera berri da eta kalea berritzea, eskailera-mailak kentzea, hornidura elektrikoa eta…

9 horas hace