Categorías: albisteak-berriak

Pasaian atxilotu dute labana batekin estanko batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Ertzainek 31 urteko gizon bat atxilotu dute, Pasaiako estanko batean arma zuri batekin beldurtuz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Pertsona batzuek esku hartu izanari esker ihes egin zuen lapurrak lokaletik lapurreta egin gabe, eta inguruan atxilotzea lortu zuten.

Atzo, astelehena, arratsaldeko sei eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten dirudienez lapurretan ari zirela Pasaiako estanko batean. Adierazitako lekura hurbildu zen herritarren babeseko patruila bateko agenteek ikusi zuten pertsona batzuek helduta zuten gizon batek arma zuri bat bota zuela lurrera. Egoera kontrolatu zutenean eta zortzi zentimetroko orria zuen labana bat zela egiaztatu ondoren, bertan zeuden pertsonek agenteei jakinarazi zieten aipatutako establezimenduan lapurreta egiten saiatu berri zela.

Agenteek estankoko langilearekin berretsi zuten inplikatua lokalean bera bakarrik zegoenean sartu zela, eta labana batekin beldurtu zuela dirua emateko eskatuz. Une horretan, haren asmoez jabetu ziren pertsona batzuk atera hurbildu ziren atentzioa emateko, eta, horren ondorioz, lokaletik irten zen eta pertsona horiek inguruan atxiki zuten.

Horren aurrean, polizia-dotazioak arma zuri batekin beldurra eraginez lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu zuten.  Gaur, asteartea, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren, Epaitegira eramango dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

11 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

11 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

11 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace