2023ko bigarren seihilekoaz geroztik, Gasteizko Ertzain-etxeak oxido nitrosoaren salerosketarekin lotutako hiru ikerketa hasi ditu. Horien ondorioz, lau pertsona ikerketapean daude osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.
Azken hilabeteotan, Ertzaintzak hauteman du gora egin duela oxido nitrosoaren, “barrearen gasa” ere esaten zaionaren, kontsumoak, aisialdiarekin lotuta. Substantzia hori erabiltzea baimenduta dago bai elikagaien industrian bai industria aeroespazialean, bai eta ospitale-erabilerako sendagai gisa ere, medikuak aginduta. Hala ere, gero eta gehiago detektatzen da aisialdiko eremuetan, modu ludikoan erabilita, eta horrek hainbat erreakzio eragin ditzake kontsumitzen duen pertsonaren organismoan, besteak beste, haluzinazioak, desorientazioa edo zorabioak.
Datu larri horien aurrean, Gasteizko Ertzain-etxeak substantzia horren salerosketan jarri du arreta, osasun publikoaren aurkako delitua baita. Orain arte, eginbideak ireki dituzte era horretako hiru deliturengatik Gasteizen, bai gaueko aisialdiko lokalen barruan bai kalean, eta, horren ondorioz, lau pertsona ikertu dituzte egitate horiengatik. Substantziaren salmenta eta kontsumoa erabat barneratuta dago giro horietan, eta, antza denez, legezko beste substantzia batzuen kontsumoarekin, esate baterako tabakoa katxinbetan erretzearekin, batera eskaintzen da, nahiz eta, berez, droga-trafikoaren delitua litzatekeen.
Gasteizko Ertzain-etxetik Arabako Probintzia Fiskaltzarekin batera lanean jarraitzen dute substantzia horren salerosketa eragozteko.
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…
Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…
Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…
Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…