Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko enpresek zientziaren industriak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko aukera izango dute

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean otsailaren 1ean egingo den jardunaldian, zientziaren industriak eskaintzen dituen aukerak egongo dira ikusgai. Ekitaldia INEUSTARek (Zientziaren Industriako Espainiako Elkartea) antolatu du Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eta bertan sektore baitan Euskadin egiten ari diren jarduera nagusietako batzuk, ezaugarri nagusiak eta epe laburrera eta ertainera begira aurrez ikusitako aukerak aurkeztuko dituzte. Izen-emateak zabalik daude.

Euskadiko Zientziaren industria mundu mailan erreferentziak dituen sektorea da eta ikerketako instalazio eta agentzia nagusiekin eta nagusientzat egiten du lan. Euskadiko beren nitxoetan (supereroankortasuna, mekatronika edo mekanizazio ultra-zehatza, adibidez) liderrak diren enpresak izateaz gain, nazioartean aitortza handia jaso duten teknologia-zentroen, unibertsitateen eta bikaintasuneko zentroen sare pribilegiatua du.

Aurkezpena Estibaliz Hernaezek, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak egingo du eta sektoreko adituek proiektu zehatzak aurkeztu eta neutronikarekin lotutako aukerak eta azeleragailuen teknologiak eta zientziak izango dituzte hizpide. Jardunaldia BRTAko zuzendari Rikardo Buenok itxiko du eta teknologia-zentroetako gaitasunez eta esperientziaz hitz egingo du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

10 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

10 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

10 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace