Categorías: albisteak-berriak

Langabetuen kontratazio mugagabeagatik enpresei laguntzak eskatzeko epea zabalik

Epea zabalik dago 2022ko abuztuaren 16tik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean (egun biak barne) udalerriko langabeen kontratazio mugagabeagatik enpresek eta erakundeek dirulaguntzak eskatu ahal izateko. Eskaera Inguralderen bidez egin beharko da, otsailaren 29ko 14:00ak baino lehen.

«Enpleguaren egonkortasuna gure ekintza-estrategiaren funtsezko zati bat da, eta programa honek udalerriko langabeen kontratazioa errazteaz gain, bizi-proiektu bat ezartzeko moduko enpresa batean egonkor irauteko bermea eskaintzeko aukera ematen digu», ziurtatu du Inguraldeko presidente David Sollak.

Laguntzak Barakaldoko enpresa eta erakundeentzat dira bereziki, baldin eta udalerrian langabeak eta erroldatutakoak kontratatu badituzte eta kontratua egiteko unean Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda bazeuden. Gainera, kontratazioek mugagabeak izan behar dute – edo lanaldi partzialekoak, baina lanaldiaren % 50ekoak gutxienez –, eta 2022ko abuztuaren 16tik (aurreko deialdia amaitzearekin batera) 2023ko maiatzaren 31ra bitartean egindakoak.

Era berean, kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute enpresan lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan dagoen batez besteko plantilla osoarekiko.

Laguntza kostuen % 75 izango da, gehienez 8.000 €urtean lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, dirulaguntza lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak, titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak edo 55 urtetik gorakoak kontratatuz gero, kostuen % 100ekoa izango da zenbatekoa, urtean gehienez 10.000 eurokoa. Zenbateko horiek % 10 igoko dira kontratatutako pertsona emakumea badar.

ARTISTAK ETA IKUSKIZUNETAKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK

Berritasun gisa, aurtengo deialdiak laguntza zehatzak aurreikusten ditu artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen kontratuetarako, lanaldi osokoak, 3.000 eurokoak, hiru hilabete iraun gabe, eta 6.000 eurokoak, sei hilabete edo gehiago izan badira. Lanaldi partzialeko edo hiru eta sei hilabete arteko kontratuak eginez gero, dirulaguntza lanaldiaren eta/edo lan egindako denboraren proportzionala izango da.

Iaz 25 laguntza eman genituen, 230.134,83 eurokoak, eta horrek agerian uzten du programa honen dimentsioa», ziurtatu du David Sollak. Laguntza horien lehen deialditik, 2013an, Barakaldok 384 laguntza eman ditu, 2.374.134,46 eurokoak.

Interesa duten enpresek udalaren webgunearen egoitza elektronikoaren bidez eskatu behar dituzte laguntzak. Era berean, informazio gehiago edo zalantzak argitu ditzakezue Inguraldeko Enplegu Sailean, 944 789 355 telefonoan edo empleo@inguralde.eus helbide elektronikoan. Arreta-ordutegia 09:00etatik 14:00etara da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Amaia Barredo entrega el trofeo al pelotari Unai Laso, campeón de la final del Torneo Eusko Label del Cuatro y Medio

PRUEBA La final entre Unai Laso y Peio Etxeberria se ha disputado en el…

11 horas hace

Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren

24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…

14 horas hace

Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako

PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…

17 horas hace

Ikasleei zuzendutako kanpaina, Isuri Gutxiko Eremua ezagutarazteko

PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…

17 horas hace

UPV/EHUk beste batzuekin batera zuzendutako proiektu batek “Atlantic Project Awards 2024” saria irabazi du

PRUEBA   Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…

17 horas hace

UPV/EHUk errektorea aukeratzeko hauteskundeak egingo ditu

Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…

17 horas hace