Lezo, pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan


24_0045 Lezo, pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan

Lezo, pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2024-01-25

Pertsona bat hil da gaur, osteguna, goizeko lehenengo orduan, GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autok talka eginda gertatu den zirkulazio-istripuan.

Zoritxarreko istripua goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da GI-636 errepidean, Lezo Parean, bi autok talka egin dutenean.  Autoetako bateko bidaiaria ia berehala hil da istripuak eragin dizkion lesioen ondorioz. Gizonaren bizia salbatzeko ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira, eta bertara hurbildu den medikuak ziurtatu du heriotza. Beste gidaria ere zaurituta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute eta gero Donostia ospitalera eraman dute.

Talkaren ondoren, bidea itxita geratu da zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, zoritxarreko istripuaren arrazoiak argitzeko.