20 kultur erakunde eta entitate baino gehiago elkartu dira 2024an Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

Datorren 2024ko maiatzaren 6an 100 urte beteko dira Néstor Basterretxea jaio zela. Euskal Herriko artistarik eragingarrienetakoa, polifazetikoena eta joan den mendeko 50eko hamarkadatik aurrera euskal artea berritzen gehien eragin zuenetako bat izan zen. Margolaritzan eta eskulturan, zineman, ilustrazioan, diseinuan eta euskal kulturaren sustapenean egindako lanaren zabaltasunak eta sakontasunak «irudi poliedrikoa eta berezko eskubidez estimagarria» bihurtzen dute, Peio Aguirre idazle eta komisarioaren esanetan. Miren Vadillo Artearen Historian doktorearen hitzetan, haren lanak eta bizitzak Euskal Herriarentzat arrasto handiko bizi eta arte ondarea osatu zuten, estetikaz haragoko eraginekin. Basterretxearen mendeurrena ospatzeko asmoz, hogei kultur erakunde eta entitate baino gehiagok hainbat ekimen sustatuko dituzte aurten eta datorren urtean, 2025ean, besteak beste, erakusketak, ikus-entzunezko programak eta kultura- eta argitalpen-jarduerak. Basterretxearen mendeurreneko egitarauak, gainera, haren bizitzari eta obrari buruzko informazioa eta baliabideak bilduko dituen webgune bat izango du. Webgune horretatik, gainera, familiak Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo – Artium Museoari dohaintzan emandako artxibo baliotsuan sartu ahal izango da. Logotipoaren diseinua Maite Zabaletak egin du. Mendeurrenaren ospakizuna Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak koordinatu du, Gorka Basterretxearen laguntzarekin.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak azpimarratu duenez  Nestor Basterretxearen lana «ez da erabat ulertzen artearekin eta bere herriarekin zuen konpromisoari kontutan izan gabe. Nestor Basterretxeak bere herriarekiko konpromisoa hartu zuen artearen ikuspegitik, eta artea bere herriaren beharrei erantzuteko zerbitzu gisa ulertu zuen «.

Basterretxearen mendeurrenean erakusketa eta jarduera ugari antolatuko dira artistaren hainbat alderdi jorratzeko. Egitaraua otsailaren 28an hasiko da Bilboko Arte Ederren Museoan, Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura erakusketaren inaugurazioarekin. Peio Aguirre, Pedro Feduchi eta Pedro Reula izan dira erakusketaren komisarioak eta artistak 50eko hamarkadatik XXI. mendeko lehen hamarkadara arte esparru horietan egindako lanak ezagutaraztea da xedea. Apirilean, Irungo Menchu Gal aretoak Basterretxea Irunen (1957-1975) erakusketa aurkeztuko du, Fernando Golvanok komisariatua, Basterretxearen ekoizpen artistiko esperimentalenean oinarritua.

Bestalde, maiatzaren 10etik aurrera, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo – Artium Museoak Basterretxea artxiboan erakusketarekin artistaren ekoizpen zinematografikoan sakonduko du ikuspegi dokumental batetik. Erakusketa, gainera, artistaren artxibo digitala aurkezteko esparrua izango da, familiak museoari egindako dohaintzaren ondoren. Era berean, artistaren Euskal serie kosmogoniko garrantzitsua Gasteizko Montehermoso Kulturunean egongo da ikusgai ekainaren 27tik aurrera.

Azaroan, Durangoko Arte eta Historia Museoak Néstor Basterretxea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea erakusketa eskainiko dio, eta Donostiako San Telmo Museoak, berriz, Bilduma baten loturak: Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa, Miren Vadillo komisario duela. 2025ean sartuta, Museum Cemento Rezolak Miren Vadillok komisariatutako erakusketa bat aurkeztuko du artistaren irudiaren inguruan.

Nestor Basterretxeak zinemaren munduan egin duen lana eta harekiko etengabeko harremana, bere ikus-entzunezko ekoizpena barne, luze eta zabal aztertuko dira Euskadiko Filmategiak, Elías Querejeta Zine-Eskolak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatutako programetan. Gainera erakunde horiek ahaleginak batuko dituzte udazkenean Basterretxearen zeregin zinematografikoari buruzko lan monografiko bat argitaratzeko ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak sailaren barruan.

Iruñeko Punto de Vista Jaialdiak eta Jorge Oteiza Museoak elkarlanean prestatuko dute Nestor Basterretxea eta irudia ikus-entzunezko programa, martxoaren 16an museoan proiektatuko dena, eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak artistaren filmografia osoa proiektatuko du udazkenean garatuko den zinema ziklo batean.

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak 2024an zehar Haritz enblematiko bi mendeurren baterako:«Izaro» eta «Gernikako Arbolari omenaldia» izeneko jarduera-programa eskainiko du. Aipatzekoa da, halaber, Etxepare Institutuak Nestor Basterretxearen mendeurrenari lotutako ekimenak garatuko dituela udazkenean, Argentinako Amale Artetxe eta Ameriketako Estatu Batuetako Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao katedretan.

Udazkenean orobat, Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak Makinari begira gu eta makinaren begitik gu izeneko sorkuntza lantegiak sustatuko ditu, eta Operación H (1963). Industria artea Basterretxearen begiradan proiekzio eta solasaldia. Era berean, Bermeo, Hondarribia eta Asparrenako udalek bat egingo dute Mendeurrenarekin, artistaren ibilbideari buruzko kultur aste batekin, jardueren agenda zabal batekin eta Néstor Lagun artean programarekin.

Basterretxearen Mendeurrenari eskainitako webgunea Mendeurrenaren lehen erakusketarekin batera jarriko da abian testu eta irudien bidezko ibilbide batekin. Besteak beste Peio Aguirrek eta Miren Vadillok idatzitako testuekin, familiak emandako irudiekin eta artxiboko materialekin, webguneak aukera emango du Basterretxearen sorkuntza-esparru batzuekiko eta besteekiko interes aniztasunaa eta izan duen eragina hurbiletik ezagutzeko. Era berean, Telmo Basterretxeak zuzendurik, artistaren irudiaren inguruko mendeurrenaren testuinguruan ekoizten ari den bideo sorta ere espazio horretan egongo da.

Azkenik, denbora-lerro batek artistaren biografiaren funtsezko mugarriak adieraziko ditu, eta mapa batek, berriz, haren obra publikoa geolokalizatzeko aukera emango du. Webguneak, gainera, artistaren familiak Artium Museoko Dokumentazio Zentroari dohaintzan emandako Néstor Basterretxea Artxibora sartzeko aukera emango du.

Parte hartuko duten erakundeak eta proiektuak

Arte Ederren Bilboko Museoa | Museo de Bellas Artes de Bilbao

Erakusketa. Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura | Exposición. Néstor Basterretxea. Diseño y arquitectura

Komisarioak | Comisariado: Pedro Reula, Pedro Feduchi, Peio Aguirre

2024.02.28 – 2024.05.26

Festival Punto de Vista Jaialdia, Museo Jorge Oteiza Museoa

Ikus-entzunezkoen programa. Néstor Basterretxea eta irudia | Programa audiovisual. Néstor Basterretxea y la imagen

Komisarioa | Comisariado: Oteiza Museoa, Punto de Vista

2024.03.16

Irungo Udala | Ayuntamiento de Irun. Sala Menchu Gal aretoa

Erakusketa. Basterretxea Irunen (1957-1975) | Exposición. Basterretxea en Irun (1957-1975)

Komisarioa | Comisariado: Fernando Golvano

Apiriletik uztailera | de abril a julio, 2024

Etxepare Euskal Institutua

Jon Bilbao Katedra (Reno, Nevada, AEB)

Amale Artetxe Katedra (Argentina)

Udazkena | Otoño, 2024

 

Bermeoko Udala |Ayuntamiento de Bermeo

Jardueren programa | Programa de actividades. Néstor Lagun artean

Maiatza, urria eta azaroa|Mayo, octubre y noviembre, 2024

Artium Museoa

Liburuaren eguna. Jendaurreko irakurketak | Día del Libro. Lecturas compartidas.

2024.04.23

Erakusketa. Basterretxea artxiboan | Exposición. Basterretxea en el archivo

Néstor Basterretxearen artxiboaren aurkezpena | Presentación del archivo de Néstor Basterretxea

Arxtibo, Liburutegia eta Dokumentazio Saila |Dpto. Archivo, Biblioteca y Documentación

2024.05.10 – 2024.09.22

Centro Cultural Montehermoso Kulturunea

Erakusketa. Euskal serie kosmogonikoa | Exposición. Serie cosmogónica vasca

Komisarioa | Comisariado: Gorka Basterrtexea / Habemus Estudio

2024.06.27 – 2024.09.29

Elgoibarko Makina-Erraminta Museoa | Museo de la Máquina Herramienta de Elgoibar

Sorkuntza tailerrak (bideoklipak): Makinari begira gu eta makinaren begitik gu | Talleres creativos (videoclips): Miradas cruzadas: a y desde la máquina y tú

Proiekzioa eta solasaldia. Operación H (1963). Industria artea Basterretxearen begiradan | Proyección y coloquio. Operación H (1963). La industria hecha arte en la mirada de Basterretxea

Udazkena |Otoño, 2024

EQZE, Euskadiko Filmategia | Filmoteca Vasca, SSIFF

ZINE05. ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak. Basterretxearen lan zinematografikoari buruzko monografikoa|ZINE05. ZINE: cuadernos de investigación cinematográfica. Monográfico sobre la obra cinematográfica de Basterretxea

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa – Euskadiko Filmategia | Filmoteca Vasca

Zinema zikloa. Néstor Basterretxearen filmografia osoaren proiekzioa | Ciclo de cine. Proyección de la filmografía completa de Néstor Basterretxea

Udazkena | Otoño, 2024

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Museo de Historia y Arte de Durango, Gerediaga Elkartea

Erakusketa. Néstor Basterretxea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea |Exposición. Néstor Basterretxea, diseñador gráfico e ilustrador

2024ko azaroa | noviembre – 2025eko urtarrila | enero

Museum Cemento Rezola

Erakusketa. Basterretxea eta zementua | Exposición. Basterretxea y el cemento

Komisarioa | Comisariado: Miren Vadillo

2025eko udaberria – uda | Primavera – verano, 2025

Eusko Legebiltzarra | Parlamento Vasco

Néstor Basterretxearen mendeurreneko urtea. Jardueren programa. Haritz enblematiko bi mendeurren baterako: Izaro eta Gernikako Arbolari omenaldia |

Año del Centenario de Néstor Basterretxea. Programa de actividades. Dos robles emblemáticos para un centenario: Izaro y Homenaje al Árbol de Gernika

2024

Museo San Telmo Museoa

Erakusketa. Bilduma baten loturak: Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa | Exposición. Conexiones de una colección: Néstor Basterretxea y San Telmo Museoa

Komisarioa | Comisariado: Miren Vadillo. San Telmo Museoa

2024

Hondarribiako Udala | Ayuntamiento de Hondarribia

Jardueren programa| Programa de actividades. Néstor Basterretxearen mendeurrena

2024

Asparrenako Udala | Ayuntamiento de Asparrena

Jardueren programa | Programa de actividades. Néstor Basterretxearen aste kulturala

2024