Categorías: albisteak-berriak

2024-2025 ikasturterako aurrematrikula: Hezkuntza Sailak otsailaren 7an irekiko du eskaerak aurkezteko epea

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordearekin batera, 2024-25 ikasturterako aurrematrikula prozesua eta kanpaina aurkeztu ditu gaur goizean. Datorren ikasturterako onarpen prozesurako eskaerak aurkezteko epea otsailaren 7an irekiko da. Aurkezpena Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean egin da, bertan filmatu baita ikastetxe publiko honetako ikasle talde bat protagonista duen aurtengo iragarkia. Sailburuarekin batera, aurkezpenean parte hartu du, halaber, Ikastetxe eta Plangintza zuzendari Eugenio Jimenezek.

2024-2025 ikasturterako onarpen-prozesu berri honek ikasleen eskolatze orekatuagoa sustatzeko helburuarekin iaz abian jarritako berritasun eta neurri sortarekin jarraituko du. Gizarte eta hezkuntza ikuspegietatik hezkuntza-sistema orekatzearen alde egiten duten neurriak dira, eta inklusibotasun-irizpide nabarmena dutenak. Ezartzeko prozesu progresiboa denez, aurten 3 urteko geletarako onarpenera ere hedatu dira neurriok (iaz 2 urteko geletarako aplikatu ziren).

Berritasunak

2024-2025 ikasturterako, onarpen-prozesuak berritasun aipagarri batzuk dakartza. Horietako bat honako hau da: plaza eskuratuko dutela neba-arreba bizikide bat matrikulatuta dagoen ikastetxean hasierako maila eskatzen dutenek (2 urteko gelan, edo, halakorik ezean, 3 urteko gelan). Ikastetxe bakarra duten udalerri edo eragin-eremuetan bizi diren eskatzaileek ere eskuratuko dute plaza, ikastetxe bakar horretarako eskabidea aurkezten badute.

Beste berritasun bat ikastetxe bereko sarrera-mailan bi neba-arrebak edo gehiagok egindako aldi bereko eskaerei buruzkoa da. Kasu horietan, baremoak 6,5 puntu ematen dizkio neba-arreba horietako bakoitzari. Berritasun honek neba-arreba bikien kasuei eragiten die, batez ere.

Joan den ikasturtean abian jarritako neurriek indarrean jarraitzen dute onarpen-prozesu honetan ere. Honako hauek dira esanguratsuenak:

Plazak erreserbatzea: diru publikoarekin sostengatutako ikastetxe guztiek gorde beharko dute Hezkuntza Sailak zehaztutako plaza kopurua, ikasle zaurgarriak eskolatzeko. Aniztasunaren eta zaurgarritasunaren banaketa orekatua bilatzen du neurri honek, ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste mota batekoengatik segregatzea saihesteko.

Zaurgarritasun Indizea ezartzea. Eskaerak aurkezterakoan familiek betetzen duten inkesta aintzat hartuta, ikasleen ze portzentaje hartuko den zaurgarritzat definituko da.   Bildutako informazioarekin definituko da zein ikasle hartuko diren zaurgarritzat. Era honetan, zona bakoitzerako Zaurgarritasun Indize erreferentziala zehazten da, ikastetxe bakoitzean ikasle zaurgarrientzat erreserbatu beharreko plaza kopuruarekin batera. Helburua: eragin-eremu bateko ikastetxe guztiak eremu horretako zaurgarritasun indizera hurbiltzea.

Ikastetxe kopuru mugagabea eskaera bakoitzeko. Familia bakoitzak bere eragin-eremuko ikastetxe guztiak hautatu ditzake seme-alabak eskolatzeko, edo beste eremu batzuetakoak, mugakideak izan edo ez, kopuru-mugarik gabe, egokitzat jotzen dituzten hezkuntza-baldintzak betetzen dituztenen artean. Beren interesen araberako hurrenkeran lehenetsiko dituzte. Onarpen-prozesua ikasle bakoitzari familiak lehenetsitako ikastetxea eskaintzen saiatzen da da, eta hautatutakoetan eskolatzeko aukerarik ez balego bakarrik eskainiko litzateke beste ikastetxe bat, markatutako ezaugarriak izango lituzkeena eta ikaslearen bizilekutik hurbil legokeena. Horregatik, oso garrantzitsua da familiek ahalik eta ikastetxe gehien hautatzea, dagokien ikastetxea ahalik eta gehien egokitu dadin euren interesetara.

Hurbileko eskolatzea. Baremoko irizpideetan puntuaziorik handiena etxebizitzaren hurbiltasunagatik jaso daiteke. Puntuaziorik handiena eskuratuko da aukeratutako ikastetxea familiaren bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxea (publiko zein itunpekoa) den kasuetan, beti ere eragin-eremuaren barruan: 7 puntu. Eremuko beste edozein ikastetxek –baina ez bizilekutik hurbilen dagoenak- 5 puntu eskuratuko ditu. Eragin-eremu berberaren barnean hurbiltasuna saritzen duen neurria da. Hurbileko eskolatzea bultzatzea da helburua.

Era berean, bizilekuaren hurbiltasunari buruzko puntuazioan beste egoera berri bat ere aurreikusi da: eskatutako ikastetxea (publikoa zein pribatu itundua) ikaslearen bizilekutik hurbilen dagoena izatea, baina ez eragin-eremuaren barnean kokatua, baizik eta eragin-eremu mugakide batean. Egoera honek 5 puntu ditu baremoan.

Aipaturiko baremo-irizpideen artean –eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago dituzten kasuetan aplikatzen da–, nobedade nagusia neba-arreba bikiei ematen zaien puntuazioan dago (6,5 puntu), gorago adierazi bezala.

“Zatoz argazkira”

Aurkezpen ekitaldian, 2024-2025 ikasturterako kartela eta spota aurkeztu ditu Bildarratz sailburuak. Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko neska-mutilak dira bertan protagonista, prentsaurrekoa egin den eskolakoak. Spotean zein kartelean 5. B gelako ikasleak ikus ditzakegu, irakaslea lagun dutela, taldeko argazkia egiten ari diren unean. Hortik aurtengo leloa, “Zatoz argazkira”.

Ohikoa denez, eskaerak aurkezteko bi bide ipiniko ditu Hezkuntza Sailak familien esku: online burutu ahal izango da prozesu guztia, dokumentazioa aurkeztea barne, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (www.euskadi.eus/hezkuntza); baina aurrez aurre ere egin ahal izango da, lehen aukeratzat markatu den ikastetxean (idazkaritza ordutegian).

Kontuan izan beharreko egutegia:

  • otsailaren 7tik 23ra: eskabideak eta agiriak aurkezteko epea

Online edo aurrez aurre ikastetxean (idazkaritza ordutegian)

  • martxoak 12: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira
  • martxoak 26: behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Apirilaren 10era arte erreklamazioak egiteko epea.
  • apirilak 26: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, maiatzaren 30era arte.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Joseba Goikoetxea Asla, ETAk 1993an hildako sarjentu nagusia, omendu du Ertzaintzak

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…

1 hora hace

Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du

PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…

1 hora hace

2024-2029 Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Planak hasierako onarpena jaso du

binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…

1 hora hace

Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua

PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…

1 hora hace

Maialen Chourraut y Martín Berasategui, Premio Distira y Empresa de la Kirolgala 2024

PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…

1 hora hace

La cuarta equipación del Athletic Club brinda tributo a Euskal Herria y su cultura

PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…

1 hora hace