Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak inauguratu du astelehen honetan International Congress on Housing Policial, Europan etxebizitzaren erronkari aurre egiteko arrakasta izan duten kasuak ezagutzeko aukera ematen duen etxebizitza-politikei buruzko foroa. Bertaratu diren 400 pertsona baino gehiagoren aurrean, Arriolak gogorarazi du Euskadik neurri ugari dituela martxan arlo horretan herritarrei erantzunak emateko, baina ohartarazi du «oso zaila» dela horrelako neurriek «lortu nahi den eragina lortzea, baldin eta atzean ez badago zerga-sistema konprometitua, errentak dituzten arrazoizko errentatzaileen baldintzak hobetzera bideratua, eta errentari eta kolektibo kalteberenen baldintzak hobetzera, hala nola gazteenak; etxebizitzaren arloko euskal fiskalitatea zaharkituta geratu da, eta ez die erantzuten planteatutako erronkei». Ildo horretan, nabarmendu du bere Sailak proposamen bat egin duela eta foru aldundiei dei egin diela «zerga-erreformari ekiteko prozesua bizkortzeko eta helburu komun hori lortzeko gainerako administrazioekin bat egiteko».
Pertsonen etxe duin eta egoki baten beharrari nola erantzun jakiteko helburua duen biltzarrean, Etxebizitzako sailburuak nabarmendu du Euskadi erreferente bat dela arlo horretan, etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzen duelako eta familiei beren funtzio sozialaren ikuspegitik heltzen dielako, produktutzat hartu beharrean.
Arriolak adierazi duenez, «guztiok gaude interpelatuta» sektore publikoa, pribatua eta partikularrak, azken helburuari erantzuteko orduan, eta Eusko Jaurlaritzak abian dituen ekintza nagusiak zerrendatu ditu: alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzea, etxebizitza hutsak mobilizatzea, gazteak emantzipatzeko neurriak (Gaztelagun eta etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak esleitzeko % 40ko kupo espezifikoak), prestazio ekonomikoak, araudi berria eta sektore pribatuarekin lankidetzan aritzea alokairu eskuragarri gehiago sortzeko, besteak beste. «Etxebizitza-politikek integralak, koherenteak eta iraunkorrak izan behar dute denboran zehar», amaitu du Arriolak, «aldi berean jardun behar da etxebizitzaren eskaintzan eta eskarian, eta sustapen- eta estimulu-neurriak uztartu behar dira murriztaileagoekin».
Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, Bilbon, borrokan ari zirela beste…
PRUEBA Barakaldoko Udalak berritu egin du indarkeria matxistaren biktima diren udalerriko emakumeei laguntza psikosiziala…
PRUEBA Sidenor, enpresa liderra da altzairu luze bereziaren ekoizpenean, eta estrategia bat sustatu du…
PRUEBA Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak «Tiempo para el liderazgo educativo» liburuaren aurkezpenean parte hartu…
PRUEBA La final entre Unai Laso y Peio Etxeberria se ha disputado en el…
24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…