Categorías: albisteak-berriak

Espazio publikoak eta aisialdikoak, LGTBI+ diskriminazio-arrisku handiena dutenak

Kolektiboak hezkuntza-sistema indartzea eskatzen du, berdintasunean aurrera egiteko

Donostiako Udaleko Dibertsitate, Inklusio eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkari Cristina Lagék Donostiako LGTBI+ kolektiboen errealitateei buruzko txostena aurkeztu du. Txosten horren helburua da hirian bizi diren kolektiboko kideen askotariko eremuetako diskriminazioak, eskaerak eta premiak identifikatzea.

Cristina Lagek nabarmendu duenez, «lan hori guztiz beharrezkoa da dibertsitatean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, barne hartuta sexu- eta genero-dibertsitatea, diskriminaziorik eza eta aukera berdintasuna. Era berean, tresna baliagarria da kolektiboari, kolektiboko kideen familiei eta herritar guztiei zuzendutako udal politikak diseinatzeko».

Zaira García Dafontek egin du ikerketa eta, horretarako, inkesta elektroniko bat egin die Donostian bizi diren kolektiboko kideei; zenbait elkarrizketa egin dizkie LGTBI+ arloko eragile estrategikoei, kolektiboaren barruko askotariko profiletako kideei eta udal arduradunei; eta, gainera, partaidetzazko kontraste saio bat egin du arlo horretako elkarteekin.

Inkesta elektronikoa

Inkestari emandako 301 erantzunetatik 254 baliozkotu dira. Horretan, % 49 gizon gisa identifikatzen dira, % 35 emakume gisa eta % 13 queer gisa. Sexu orientazioari dagokionez, % 46 gay gisa identifikatzen da, % 22 bisexual gisa, % 21 lesbiana gisa eta % 14 pertsona ez-bitar gisa.

Galdeketan alderdi hauei buruz galdetu zuen: laneko egoera, diru sarrerak, intersekzionalitate egoera, ikasketak, jatorria, eta LGTBI+ pertsonek zer diskriminazio eta premia dituzten eremu publikoan, aisialdian, hezkuntzan, lanean, osasunean, segurtasunean, gizarte ongizatean, kulturan eta kirolean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Joseba Goikoetxea Asla, ETAk 1993an hildako sarjentu nagusia, omendu du Ertzaintzak

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…

5 horas hace

Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du

PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…

5 horas hace

2024-2029 Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Planak hasierako onarpena jaso du

binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…

5 horas hace

Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua

PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…

5 horas hace

Maialen Chourraut y Martín Berasategui, Premio Distira y Empresa de la Kirolgala 2024

PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…

5 horas hace

La cuarta equipación del Athletic Club brinda tributo a Euskal Herria y su cultura

PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…

5 horas hace