Untzaga plazan eta Txaltxa-Zelaian prestatutako karpetan erakutsi eta salduko dituzte beren produktuak, 10:00etatik 13:00etara, Eibarko Udalaren laguntzari esker
Hurrengo otsailaren 1ean, «Ikasenpresa» azoka egingo da Eibarren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 2.000 ikaslerekin. Edizio berri honen aurkezpena gaur goizean egin du. Bertan, Jon Iraola Eibarko alkateak nabarmendu duenez, “Ikasenpresaren XIII. edizioa egin ahal izateak erakusten du Eibarrek eta eskualdeak egiten duten apustua Lanbide Heziketa bultzatzeko eta negozio- eta enpresa-ideia berriak gauzatzea sustatzeko”. Gainera, adierazi duenez, “Udalak beti babestuko du errealitate ekonomiko berriak sortzea erraztuko duen ingurune bat aztertzen eta zabaltzen jarraitzeko balio duen edozein ekimen. Ikasenpresak ideiak gauzatzeko bidea erraztu eta ezagutarazteko aukera ematen du”. Azkenik, edizio honetan parte hartzen duten ikasleak animatu ditu lanean jarraitzeko eta gogorarazi die Eibarko Udalak beti babestuko dituela halako ekimenak”.
Bestalde, antolakuntzaren aldetik, Rikardo Lamadrid Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak azpimarratu du Euskadiko Lanbide Heziketan ekintzailetza bultzatzeko ekimenek izaera estrategikoa dutela, ikasleen prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko bide gisa. Ildo horretan, berretsi du Hezkuntza Sailak ekintzailetza bultzatzeko bere bi ekimen nagusien alde egiten jarraitzeko asmoa duela: batetik, Ikasenpresa programa, urteroko azokarekin; eta, bestetik, Urratsbat, enpresa errealak sortzeko laguntza-programa, Lanbide Heziketako ikasleentzat. Azaldu duenez, ekimen estrategikoak dira, ez bakarrik gaztetatik ikasleak kultura ekintzailean sentsibilizatzeak eta trebatzeak duen garrantziagatik, baita horren azken emaitza enpresa berriak sortzea delako ere, «merkatu-nitxo berriak ernetzen» ari diren une honetan.
Azkenik, Lamadridek adierazi du ekintzailetza zeharkako gaitasuna baino gehiago dela, jarrera bat, eta nabarmendu du ekintzailea bizitzako alderdi guztietan dela ekintzaile, ez soilik lanean eta arlo profesionalean.
Ekitaldian izan dira, halaber, Vanesa Hortas, Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzia, Agustin Agirre, ITLENT Zuzendariak (LHko Talentuaren Euskal Institutua.LHko Talentuaren Euskal Institutua) eta Ergiña Urzelai, Ekintzailetza Kultura (Tknika). Era berean, Eibarko LHko ikastetxeetako ikasleek, hala nola Armeria Eskolakoek eta Uni Eibar-Ermuakoek, beraien prestakuntzaren azken txanpa nola bizi duten azaldu dute, benetako enpresetara praktikak egitera joan aurretik.
Guztira 400 ikasenpresak erakutsiko dituzte beraien produktuak, goiz osoan zehar (10:00etatik 13:00era), Txaltxa-Zelaian eta Untzaga plazan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen Tknikak (Euskadiko LHko Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa) antolatuta, eta Eibarko Udalaren eta Eibarko Oinarrizko LHko «ikasenpresen» laguntzari esker.
IKASENPRESAREN KULTURA EKINTZAILEA
Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresak Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei planteatzen dien erronka. Euskadiko LHko eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza.
Ikasenpresa enpresa-simulazioa bada ere, eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lankidetza-lan horrek negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotuta egotea, berritzaileak izatea eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta egotea ahalbidetzen du.
Negozio-ideiak aztertzen ari diren lanbide-arloekin lotuta daude, eta pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasuna kontuan hartzera bideratuta egon behar dute.
2024ko AZOKAREN DATUAK:
PRODUKTUAK
Produktuak eta zerbitzuak askotarikoak dira; izan ere, gehienak lanbide-arlokoak dira, eta ikasten ari dira, irakasle teknikoekin lankidetzan. Proiektu gehienak honako arlo hauetan garatzen dira: Kirol jarduera fisikoak, Industrialak, Irudi pertsonala, Ostalaritza eta turismoa, Informatika, Komunitatearentzako zerbitzuak, Arte grafikoak, Nekazaritza eta arrantza, Zerbitzuak, Farmazia eta parafarmazia, besteak beste.
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…
PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…
binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…
PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…
PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…
PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…