Udala «Euskaraz Barra Barra» kanpainaren parte da. Kanpaina horrek kalitate bereizgarri bat eskaintzen die merkatari eta ostalariei, bezeroek euskaraz komunikatzeko aukera izan dezaten. Ikastaroak otsailean hasiko dira online, ekainera arte astean eskola batekin
Barakaldok bat egin du euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatutako Euskaraz barra-barra bereizgarri berriarekin. Kanpaina honen bidez, merkataritzak eta ostalaritzak doako euskara-eskolak jaso ahal izango dituzte udal euskaltegian, euskararen ezagutza berritzeko eta arreta euskaraz emateko aukera ematen duten Barakaldoko establezimenduen kopurua handitzeko. Hala nahi duten establezimenduak Euskeraz Barra Barra markaren bidez identifikatuko dira, eta gune horietan bermatuko da herritarrek euskaraz hitz egin ahal izatea, edozein hizkuntza-maila dutela ere.
Euskeraz Barra -Barra 150 hiri eta herri baino gehiagotara zabaldu da. «Barakaldon merkataritza eta ostalaritza sare sendoa dugu, horregatik ekimen honekin bat egin nahi izan dugu eta sektore hauetan lan egiten duten pertsonei euskararen ezagutza indartzen lagundu», adierazi du Iratxe Foces Udaleko Euskara zinegotziak. Doako euskara-ikastaroetara sartzeko, establezimenduak bermatu beharko du beti egongo dela langile bat euskaraz egin ahal izango duena. Ekimen honen berri emateko, Udaleko Euskara Sailak gutun bat bidali du Barakaldoko establezimenduetara eta bertan izena emateko orria erantsi du. Ekimenean parte hartzeko, dokumentu hori beteta bidali behar da euskara@barakaldo.eus helbidera edo udaletxean aurkeztu erregistro bidez.
Ikastaroak otsailean hasi eta ekainean amaituko dira. Astean eskola bat egingo da online, tutoretzekin. Indartzeko eskainiko diren mailak A1-A2 eta B1 dira.
EUSKARAREN IKUR IDENTIFIKATZAILEA
Euskaraz barra-barra ikurra saltokietan eta Barakaldoko ostalaritzan ikusiko da, pegatinen, txapen eta zintzilikarioen bidez. Helburua bezeroei euskararen erabilera bermatzea da. «Sinbolo bat baino askoz gehiago da. Euskararen kalitatearen, inklusioaren eta ikusgarritasunaren zigilua da. Horregatik, kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditugu merkatari eta ostalariak, euskara doan indartzeaz gain, Barakaldo euskaraz gehiago bizi ahal izateko hiri bihurtzen lagunduko dutelako «, amaitu du Fozesek.
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…
PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…
binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…
PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…
PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…
PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…