Categorías: albisteak-berriak

Arriolak nabarmendu du Espainian hasitako hiru etxebizitza babestuetatik bat Euskadin eraikitzen dela eta horrek “etxebizitza politiketan euskal anbizioa” goraipatzen duela adierazi du

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Forum Europa Tribuna Euskadin parte hartu du gaur. Bertan, bere sailaren politikaren ardatz estrategiko nagusiak eta bere hiru arloen bidez kudeatzen diren zerbitzu publikoetan eman diren aurrerapenak errepasatu ditu. Arriolak nabarmendu du hiri-berroneratze integrala bultzatu dela auzo kalteberetan; trenbide-arloko inbertsioa asko handitu dela, Bizkaian eta Gipuzkoan mugikortasuna aldatuko duten eta, aldi berean, hiri-inguruneak hobetzen laguntzen duten jarduketekin; eta alokairuko etxebizitzen parke publikoa zabaltzearen aldeko apustu irmoa egin dela; izan ere, esparru horretan Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiaren buruan dago, eraikitzen ari diren alokairuko etxebizitza babestuen kopuru handiena baitu bertako biztanleriaren proportzioan: “Espainian hasitako hiru etxebizitza babestuetatik bat Euskadin eraikitzen da”, azaldu du, “etxebizitza politiketan anbizio handia dugu”.

Etxebizitzaren arloan, sailburuak etxebizitza irisgarria aldarrikatu du eta sailburua denetik parke publikoa % 36 hazi dela goraipatu du. Arriolak batez ere zailtasun handienak dituzten kolektiboen kasuan, hala nola gazteen artean, arreta jarri du. Bide honetatik Arriolak nabarmendu du Gaztelagun programa bezalako neurriek gazteen emantzipazioa bultzatu dutela.

Sailburuak azaldu duenez, eskubide subjektiboa —8.347 pertsonak dute eskubide hori aitortuta Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, alokairuko BOE bat edo, halakorik ezean, merkatu libreko errentamendua ordaintzeko laguntza ekonomiko bat eskuratzeko aukera dutenak— etxebizitza-politikaren giltzarria da. Politika horretan hainbat neurri uztartzen dira, hala nola etxebizitza hutsak mobilizatzea –horren inguruko Bizigune programa % 65 hazi dela esan du-, etxebizitzak eraikitzea, fiskalitate egokiaren aldeko apustua egitea edo sektore pribatuarekin lankidetzan aritzea alokairu eskuragarria sustatzeko, besteak beste; eta horiei, orain, alokairuaren prezioak kontrolatzeko tenkatutako eremuak izendatzeko aukera gehitu behar zaie.

Arriolak adierazi duenez, neurrien horien artean, eta eskariaren aldaketaren aurrean (azken 12 urteetan erosketa eredu nabarmenena izatetik alokairura izatera pasatu da) “fiskalitateak lagundu egin behar du gaur egun alokairuan zentratuta dauden etxebizitza-premiei erantzun eraginkorra emateko”.

Abiadura handiko trenaren Gipuzkoako adarraren bukaera

Azpiegitura eta Garraioei dagokienez, sailburuak azaldu du Euskal Trenbide Sarearen Arriolak euskal Y-aren aurrerapenak nabarmendu ditu; izan ere, ETSk Gipuzkoako adarra amaituko du laster —Atotxako geltokiaren faltan— eta Bilborako sarbideez arduratuko da sei kilometro baino gehiagoko tunel bat eraikiz. Tunel horrek Basauri eta Abando lotuko ditu, Eusko Jaurlaritzaren eta ADIFen arteko 280 milioi euroko inbertsioarekin.

Abiadura handiko trenari balioa emateaz gain, Gipuzkoako jarduketek mugikortasunaren arloan suposatzen duten iraultza ere azpimarratu du, Donostian topoaren lurpeko pasabidea eraikitzearekin, eta Renferen eta Euskotrenen lineen arteko loturan Loiolako Erriberako aldageltokiak ekarriko duen aurrerapenarekin. Esku-hartze horiek, aldi berean, Gipuzkoako hiriburuaren inguruan egien ari diren hobekuntzekin uztartzen dira, Zarautzen trenbidean egiten ari diren esku-hartzeekin, eta Altza-Galtzarabordako saihesbidearekin (horri esker, etorkizunean, Pasaia zatitzen duen biaduktua eraitsi ahal izango da eta tren-maiztasunak bikoiztu ahal izango dira). Arriolak, halaber, Bilbotik Galdakaorako metroaren L5aren obren hasiera aipatu du, dagoeneko lehen urratsak ematen ari baitira.

Sailburuak adierazi du «lan handia» egon dela aldiriko trenen transferentzia gauzatzeko, eta aitortu du «azken txanpan» gaudela eta «luze gabe» izango direla horren inguruko berriak. Bien bitartean, «Renferekin hitz egiten ari gara zerbitzua hobetu ahal izateko«, azaldu du.

Mugikortasunari dagokionez, sailburuak herritarren kontzientziazioa baloratu du, pandemiaren ondoren garraio publikoa suspertzea bultzatzeko. Euskotrenek 47,9 milioi joan-etorri izan zituen iaz, 2019an baino % 21 gehiago. Garraio publikoak dakarren mugikortasun jasangarrira itzultzeko ohituran, Arriolak garraiorako hobarien zeregina goraipatu du; esan duenez, neurri positiboa da klase ertain eta langileen inflazio handiaren zama arintzeko. Euskal Autonomia Erkidego osoan deskontuak bultzatzeko eta lurraldeen artean alderik ez sortzeko Jaurlaritzak lan egin duela azaldu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Joseba Goikoetxea Asla, ETAk 1993an hildako sarjentu nagusia, omendu du Ertzaintzak

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko zentralean, duela 31 urte ETAk hildako…

10 horas hace

Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du

PRUEBA Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten…

10 horas hace

2024-2029 Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Planak hasierako onarpena jaso du

binary comment PRUEBA Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bide-segurtasuneko eta hiri-mugikortasuneko elementuak,…

10 horas hace

Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua

PRUEBA Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso…

10 horas hace

Maialen Chourraut y Martín Berasategui, Premio Distira y Empresa de la Kirolgala 2024

PRUEBA Organizada por el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación Foral de…

10 horas hace

La cuarta equipación del Athletic Club brinda tributo a Euskal Herria y su cultura

PRUEBA El Athletic Club ha reafirmado su compromiso con Euskadi lanzando una cuarta indumentaria…

10 horas hace