Ertzaintzak 340 landare zituen marihuana-labore «indoor» bat desegin du Astigarragako pabiloi batean


24_0074 Ertzaintzak 340 landare zituen marihuana-labore «indoor» bat desegin du Astigarragako pabiloi batean

Ertzaintzak 340 landare zituen marihuana-labore «indoor» bat desegin du Astigarragako pabiloi batean

Servicio de prensa

2024-02-04

Ertzaintzako agenteek marihuana-sail bat aurkitu dute Astigarragako industria-nabe batean, barruan aurkitutako hirurehun landare baino gehiago hazteko eta garatzeko era guztietako sistemak dituena. Gizon bat ikertu dute osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.

Esku-hartzea ostiral arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera izan zen, Hernaniko ertzain-etxeak bere barrutiko droga-kontsumoaren eta droga-trafikoaren aurka egindako ikerketen ondorioz. Hala, polizia-patruilak Astigarragako industria-pabiloi batera joan ziren, marihuana landatzeko erabil zezaketelako.

Bertan, nabearen barruan zegoen gizon bat identifikatu zuten. Horri esker, operazioan parte hartu zuten agenteak barrura sartu ziren, eta egiaztatu zuten legez kanpoko landaketa bat zegoela lokaleko hainbat gelatan banatuta. Guztira 340 landare aurkitu ziren hazkunde-fase desberdinetan, eta instalazioak mota guztietako argiztapen-, ureztatze- eta aireztapen-sistemak zituen, substantzia estupefaziente hori sustatzeko. Gainera, beste gune bat egokitu zuten landareen lehortegi gisa, eta baskula bat konfiskatu zuten.

Ertzaintzak polizia-eginbideak hasi ditu, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. 38 urteko gizona bertan zegoen, landaketa horren ustezko arduraduna. 

Jaitsi Argazkia/Foto 1

Jaitsi Argazkia/Foto 2

Jaitsi Argazkia/Foto 3