Categorías: albisteak-berriak

Nerea Melgosa: «Beren bizitza eman zutenen balio berberekin konprometituta gaude: askatasuna, demokrazia, justizia soziala eta giza eskubideak»

Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Gerra Zibileko gudulari baten hezurrak lurpetik ateratzeko lanetan izan da Saibi mendiaren tontorretik gertu, Abadiñon.

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak beheko gorputz-adar batekoak diren bi hezur aurkitu eta berreskuratu dituzte. Dirudienez, femur bakarra da, bitan hautsia, baina ondorengo analisi antropologikoak zehaztuko du. Aurkikuntza Saibi mendiaren tontorretik (954m) gertu dago, zoruaren gainazaleko geruzan, pista batetik gertu.

Sailburuarekin batera izan dira Memoria, Giza Eskubide eta Lankidetzarako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro. Haiekin batera, gorpuzkiak berreskuratzeko lanak ikusten, zonaldeko borroketan desagertutako gudari eta milizianoen senideak egon dira. Gogora Institutuak 11 desagerturen senideekin du harremana, gorpuzkien identifikazioa ahalbidetzeko.

1937ko apirilaren 6tik 15era bitartean Saibigain mendiaren Saibi tontorra, ikuspuntu militarretik estrategikoa zena, kontrolatzearen ondorioz inguru horretan izandako borroka gordinei buruz hitz egiten dute Gerra Zibilari buruz gordetzen diren dokumentazioek eta testigantzek. Hainbat argitalpenek, gainera, gudu ezberdinen ondoren lekua hilotzez josita geratu zela erakusten dute. Hortik dator Saibigaini erreferentzia egiteko «odolaren mendia» ezizena.

Nerea Melgosa sailburuak, lehenik eta behin, «askatasunaren, demokraziaren eta justizia sozialaren alde bizia eman zuten gudarien sakrifizioaz» hitz egin du. «1937ko apirilaren 14a eta Saibigaineko bataila, ‘odolaren mendia’, Euzkadiko Gudarostearen borrokaren data heroikoenetako bat dira, zorretan gaude belaunaldi harekin, zor hori kitatu nahi dugu, ahal dugu eta behar dugu» gaineratu du.

Sailburuaren hitzetan, gorpuzki horiek bilatu, aurkitu, lurpetik atera eta identifikatzea da hori egiteko lehen urratsa. Beharrezkoa da, Melgosaren ustez, haiei omenaldia egitea ere «haien lekukoa jasoz, eta gu ere konprometituz 2024an, hemen Saibigainen, beren bizitza eman zutenen balio berberekin: askatasuna, demokrazia, justizia soziala eta giza eskubideak».

Euskal Prospekzio Taldeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gogora Institutuak egindako lana eskertu eta aitortu ondoren, Nerea Melgosak iragarri du inguru horretako lanak datozen hilabeteetan luzatuko direla, 2024rako Urkiolako parke naturaleko inguru horietan miaketa-baimena luzatu ostean.

Parke Natural gisa babestutako eremua denez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak baimena eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari prospekzio-lanak egin ahal izateko. Kanpainaren emaitza positiboa ikusita, Bizkaiko Aldundiak baimena berritu du lan horiekin jarraitzeko, sailburuak iragarri duen bezala.

Horrela, gaur lurpetik atera diren hezurrez gain, Euskal Prospekzio Taldeak egindako miaketa-kanpainan metraila-hondarrak, munizioa eta objektu pertsonalak aurkitu dira, hala nola hebillak eta borrokalarien janzkeraren hondar metalikoak.

Gerra Zibileko desagertuen bilaketa programa

Gogoraren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren barruan, azken hogei urtean Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren 296 biktima berreskuratu dira, eta horietatik 50 identifikatu. Gogorak Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez egiten ditu gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta auzitegi-antropologiako lanak eta UPV/EHUko Biomics laborategi genetikoaren bidez, DNA laginak kontrastatuz identifikazio genetikori dagozkionak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Ertzaintza presenta en el Juzgado de Vitoria-Gasteiz a un hombre detenido por varios delitos en el ámbito de la Violencia de Género

24_0645 La Ertzaintza presenta en el Juzgado de Vitoria-Gasteiz a un hombre detenido por varios…

1 hora hace

Eibar, hiru adingaberi arma zuriz larderiaz lapurtzea egotzita atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek 20 urteko gazte bat atxilotu dute, joan den ostiralean, hilak 22, Eibarren hiru…

1 hora hace

Nafarroako Gobernuak 1,25 milioi eurorekin finantzatuko du Iruñeko lehen errugbi zelaiaren eraikuntza

PRUEBA Nafarroako Gobernuaren Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuak 1.25 milioi eurorekin finantzatuko du…

4 horas hace

Nafarroak aurrera egin du bere hurrengo Zientzia Planaren diseinuan, talentuari, prestakuntzari eta nazioartekotzeari begira

PRUEBA Nafarroako 2026 eta 2030 urte arteko hurrengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak hartuko…

4 horas hace

Errefuxiatuei eta migratzaileei laguntzeko LGTBI+ Fenix elkarteari harrera egin dio Alfaro lehendakariordeak

PRUEBA Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketarako kontseilari Begoña Alfaro…

4 horas hace

15 emakume Nafar Lansarek emakumeen ekintzailetzaren oztopo espezifikoak jorratzeko sortutako programan trebatu dira

PRUEBA 15 emakume ekintzailek hartu dute parte ‘Ekintzailetza eta emakumea: proiektu sendo eta sendoak…

4 horas hace