Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak eskualdeko ospitale publiko berriaren aldeko apustua berretsi du, eta Tolosako Udalari eskatu dio hura babesten duen ala ez zehazteko

Tolosako Ospitalearen plan funtzionala

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Tolosaldeko ospitale publiko berriaren aldeko apustu irmoa berretsi du, eta bere gobernu-programan jasotako konpromisoa bete du, inguruko udalek, gizarte-erakundeek eta alderdi politikoek behin eta berriz egindako eskaerari erantzute aldera.

Hain zuzen, gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, berak hala eskatuta, eskualdeko ospitale berria eraikitzeko bere garaian onartu zen plan funtzionala aurkeztean, Osasun Saila zur eta lur azaldu da eskualdeko alkateek jarrera bat-batean aldatu izanarekin; izatez, azken orduetan ospitale publiko berri horren eraikuntza alde batera utzi, eta horren ordez ospitale pribatua publiko egitearen alde azaldu dira.

Gotzone Sagardui buru duen Sailak gogorarazi du Tolosako Udaleko aurreko Udalbatzak, Sailak berak eskatuta, eskualdeko ospitale berriaren eraikuntzarako lursailak lagatzeko hirigintza-tramitazioa hasi zuela —Osakidetzako teknikariek egokitzat jotzen zituzten lursailak ziren—.

Hori dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dute ulertzen 180º-ko iritzi-aldaketa hori, Tolosaldeko gizartean babes handia zuzen aspaldiko eskariari bizkarra ematea baitakar. Tolosako Udalari eskatzen diote argitu dezala ea hitzartutako lursailak lagatzeko konpromisoari eusten dion ala, aitzitik, uko egiten dion Tolosalderako ospitale publiko berria kokatzeko aurreikusitako orubea lagatzeari.

José Luis Quintas Osasuneko sailburuordeak gaurko agerraldian gogorarazi duenez, etorkizuneko ospitaleak honako zerbitzu hauek izango ditu: ospitalizazio medikoko oheak, eguneko ospitalea, kirurgia handi anbulatorioa, kanpoko kontsultak, analisi- eta irudi-proba osagarriak, farmazia, errehabilitazioa, fisioterapia, etxeko ospitalizazioa, larrialdiak eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako barneko mediku egoiliarren irakaskuntza. Horrek guztiak —aurrez dauden Lehen Mailako Arretako bost Unitateekin, Donostia Ospitaleko zerbitzu espezializatuenekin eta Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroekin batera—, erreferentziako biztanleriari (66.000 biztanle inguru, 31 udalerritan banatuta) osasun-asistentzia osoagoa eta integralagoa eskaintzeko aukera emango du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zumarraga, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendian istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

25_0279 Zumarraga, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendian istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute Zumarraga, Euskadiko…

2 horas hace

Bilbo, gizon bat atxilotu dute “billete tindatuen” modalitatearen bidez iruzur egitea leporatuta

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, beste gizon bati iruzur eginez 5.000 euro kentzea leporatuta,…

5 horas hace

Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian

25_0278 Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian…

8 horas hace

55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol partida baino lehen

25_0277 55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol…

8 horas hace

Gurutzetan, Munoa kalearen ondoan, ibilgailuen zirkulazioa hobetuko duen biribilgunea sortzeko lanak hasi dira

Gurutzeta auzoan biribilgune berri bat sortzeko lanak hasi dira, Gurutzetako Munoa eta Horacio Etxebarrieta kaleen…

8 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du adingabeen zentro batean sartzeko aginduarekin

Gizonak, hainbat ro-bo egiteagatik kondenatu eta adingabeen zentro batera bidali ondoren, ihes egin zuen hilabete…

8 horas hace