Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak arazoak sortzen dituen jokoaren arriskuei eta lehenengo zantzuei buruzko 15.000 informazio-liburuxka banatu ditu

  • Jokoak ondo pasatzeko izan behar da” lelopean, 250 establezimendutan baino gehiagotan, besteak beste joko-enpresa eta -operadore, elkarte eta osasun-guneetan, eskuratu ahal izango dira
  • Liburuxkak laguntza edo informazio gehiago eskatzeko erabilgarri dauden baliabideen zerrenda ere jasotzen du

Eusko Jaurlaritzak jokoarekiko mendekotasunaren lehenengo zantzuei buruz kontzientziatzeko kanpaina bat hasi du Jokoak ondo pasatzeko izan behar da lelopean. Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren ekimen honen helburua da herritarrei jokatzeak dituen arriskuei eta arriskuko jokoarekin eta joko patologikoarekin zerikusia duten portaeren prebentziorako eta tratamendurako dauden baliabideei buruz informazioa ematea.

Guztira 15.000 informazio-liburuxka banatu dira Euskadiko joko-lokaletan (aretoak, apustu-etxeak, bingoak eta kasinoak), jokalarien errehabilitazioko elkarteetan eta euskal osasun-sistemako zentroetan. Liburuxka horietan jokoarekin arazoak dituen pertsona batek izan ditzakeen pentsamendu edo egoera errealak erabiltzen dira: “Ez da ihesbidea”, “Onar ezazu galtzea jokoaren alderdi bat dela”, “Erabaki zenbat gastatu nahi duzun”…, eta azpimarratzen dute garrantzitsua dela jokoan ez aritzea diru-iturri gisa, ez eta bizimodua ateratzeko modu gisa ere, baizik eta soilik aisialdirako alternatiba gisa, modu arduratsu, kontrolatu eta moderatuan jokatuz.

Bestalde, jokoarekin zailtasunak dituzten pertsonentzat erabilgarri dauden baliabideen zerrenda zehatza ere jasotzen dute, besteak beste, Jokorako Sarrera Debekatuen Erregistroa edo Pertsona Auto-debekatuen Erregistroa edota jokoarekiko adikzioa gainditzeko laguntza behar dutenei laguntza eta orientazioa ematen dieten tokiko organizazio eta elkarteak.

Era berean, liburuxka Eusko Jaurlaritzaren web-orrian ere eskuragarri dago erakunde, organizazio, elkarte eta interesa duten pertsonek jaitsi eta zabaltzeko: https://labur.eus/hGOyu

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zumarraga, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendian istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

25_0279 Zumarraga, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendian istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute Zumarraga, Euskadiko…

15 mins hace

Bilbo, gizon bat atxilotu dute “billete tindatuen” modalitatearen bidez iruzur egitea leporatuta

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, beste gizon bati iruzur eginez 5.000 euro kentzea leporatuta,…

3 horas hace

Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian

25_0278 Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian…

6 horas hace

55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol partida baino lehen

25_0277 55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol…

6 horas hace

Gurutzetan, Munoa kalearen ondoan, ibilgailuen zirkulazioa hobetuko duen biribilgunea sortzeko lanak hasi dira

Gurutzeta auzoan biribilgune berri bat sortzeko lanak hasi dira, Gurutzetako Munoa eta Horacio Etxebarrieta kaleen…

6 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du adingabeen zentro batean sartzeko aginduarekin

Gizonak, hainbat ro-bo egiteagatik kondenatu eta adingabeen zentro batera bidali ondoren, ihes egin zuen hilabete…

6 horas hace