UPV/EHUk bizitza osasungarrirako erronka hori abiatu zuen 2021ean, unibertsitateko kideen karbono aztarna murrizteko helburuz. Eta emaitzak ikusita, badirudi bete dela erronkaren helburua. The Planet App erabilita garatu dute proiektua. Berotegi efektuko gasen isurpenak murrizten laguntzen duten ohitura pertsonalak aldatzeko errokak eta tipak ematen ditu mugikorreko aplikazio horrek.
Nola funtzionatzen du? Jolas bat balitz bezala eta formatu arin batekin, erabiltzaileak haren bizi ohiturekin lotutako berotegi efektuko gasen isurpenak ezagutzen ditu, kategoriaren arabera sailkatuta. Adibidez, igogailuaren ordez eskailerak erabiliz gero, urtean 62,3 kg CO2 aurrezten dira; gailuak stand by egoeran utzi ezean, urtean 23 kg CO2 aurrezten dira; eta haragi gorri gutxiago janda, urtean 384,7 kg CO2 aurrezten dira.
Parte hartzaileek, batez beste, 35.000 erronka baino gehiago osatu dituzte astean. Honako ekintzak izan dira gehien egin dituztenak: igogailuaren ordez eskailerak erabiltzea; hondakinak murriztea eta ongi bereiztea; janaria prestatzean eltzeak, kazolak eta zartaginak tapatzea; edo tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzea.
“2019an, UPV/EHUk larrialdi klimatikoa aitortu zuen beste unibertsitate batzuekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. Une horretatik aurrera, sistema klimatikoan dugun inpaktua murrizteko neurriak indartu genituen. Gure ikastegi eta eraikinetan ekintzak jarri genituen martxan, baina beste pauso bat eman eta unibertsitateko kide guztiak inplikatu nahi izan genituen murrizketa honetan: campusean ikasten edo lan egiten duten bitartean duten inpaktuaz gain, haien ohitura pertsonalen inpaktua ere murriztu nahi genuen. Prestakuntza eta sentsibilizazio proiektu honek ikasleengan eragin biderkatzailea izan lezakeela uste dugu. Ikasleak dira etorkizuneko belaunaldia, eta haiengana iristeko gertu sentitzen duten baliabide bat erabiltzea erabaki genuen: mugikorreko aplikazio bat”, azaldu du Guillermo Quindós Andrések, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak.
Halaber, jasangarritasunarekin lotutako gaiekin lotuta daude erronkak, eta Agenda 2030en baitako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) dituzte oinarrian. Hala, erabiltzaileek haien bizitzako alderdi guztietan ingurumenarekiko jasangarriagoak diren bizi ohiturak ezartzea da helburua, eta berotegi efektuko gasen isurpenak ahalik eta gehien murriztea.
Aplikazioaren barruan, ikasturte honetan prestakuntza pilulak ere txertatu dituzte. Horiek modu errazean eta entretenigarrian hezten eta informatzen dute, esaterako, hauei buruz: aldaketa klimatikoaren oinarriak, GJH, Agenda 2030 edo Ekonomia Zirkularra. Hala, prestakuntza pilula bat jaso ondoren, ikasitakoaren gaineko hainbat galderari erantzun behar dio pertsonak, eta erantzun zuzen bakoitzeko puntuak lortzen ditu.
Eguneroko erronkak egin daitezke puntu gehiago lortzeko. Hala, sariak eskuratu daitezke, eta unibertsitateak berak graduko ikasleei eskaintzen dizkien hautazko kredituak ere eskuratu daitezke.
Erronka guztiak osatuta eta ahalik eta prestakuntza pilula gehienei erantzunda, puntuazio altua lortzen da. Denboran zehar 1.500 lortzea da erronka, hautazko kredituak lortu ahal izateko. Gainera, ikasturtean zehar sariak banatzen zaizkie puntu gehien dituzten erabiltzaileei.
“Balorazio positiboa egiten dugu, ikasturte bakoitzean aurrekoan baino jende gehiagok ematen baitu izena, eta horiek gero eta ohitura jasangarriagoak eskuratzen ari dira. Hori erakusten dute ikasturte amaieran jasotzen ditugun zifrek. 2021/2022 ikasturtean zehar 650 pertsonak parte hartu zuten, 2022/2023 ikasturtean 2.200 parte hartzailera igo zen kopuru hori eta 2023/2024 ikasturtean ere igotzen ari da, proposamena gero eta pertsona gehiagok ezagutzen duten neurrian”, esan du Guillermo Quindósek, pozik.
Dena den, “ingurumen arazoa hain larria izanik”, unibertsitateko kide guztiek aldaketa klimatikoaren aurka borroka egin beharko luketela uste du. “Copernicusek, datu espazialen eta klimatikoen gaineko Europako agentziak, orain dela gutxi aurkeztutako datuen arabera, historiako urterik beroena izan da 2023a; hortaz, kontzientziazio eta inplikazio handiagoak behar dira borroka honetan”, aldarrikatu du.
Bizitza jasangarrirako erronkaren gaineko informazio gehiago, hemen.
24_0647 Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…
PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…
PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…
PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…
PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…