Categorías: albisteak-berriak

Move, 15 urte irizpideak ematen eta markak bideratzen

“Desberdintzea gero eta beharrezkoagoa den mundu honetan, marka funtsezko aktiboa da modu esanguratsuan kokatzeko”. Esparru horretan, eta inpaktua eragiteko asmoz, Move izeneko branding-aholkularitza jaio zen duela 15 urte, Donostian. Izan ere, “lehiatzerakoan markaren balioaz kontzientziatzea beharrezkoa zela uste genuen, eta, horretarako, elkar ulertzen eta proiektatzen jakitea garrantzitsua zen”, adierazi dute Patxi Fernández eta Marisol Ruiz Moven bazkide fundatzaileek. 

Movek, brandingaren bidez, markei irizpidea eta norabidea ematen die, “zer garen eta, batez ere, zer ez garen” ulertzeko, sortzaileen arabera. Aholkularitzak enpresei laguntzen die haien eraldaketa gauzatzen, marka-estrategiatik gidatutako ekintza zehatzen bitartez. Horrela, eragin zehatza kuantifikatzea zaila izan arren, “ondo trakzionatutako branding-proiektu batek zuzenean eragiten dio errentagarritasunari eta enpresa baten salmenten gaineko marjinari”. 

Firmak “Move Brand Vision” izeneko metodologia du: “mundua begirada disruptibo batetik esploratzeko metodo gisa ulertzen dugu, markaren eta negozioaren estrategiari zentzua ematen diona eta inpaktu jasangarria lortzen duena”, azaldu dute konpainiaren bultzatzaileek. Hori markarekin eta merkatuarekin batera egindako sormen-esplorazio baten bitartez egiten da. 

Moven aburuz, “marka ez da soilik merkatuari kontatzen dioguna, baizik eta merkatuak gugandik jasotzen duena, eta barnean eraikitzeko gai garena”, azaldu dute Patxi Fernándezek eta Marisol Ruizek. Horregatik uste dute “funtsezkoa” dela marka-kultura bat izatea pertsonak negozio-ideia baten inguruan lerrokatzeko eta ideia hori errealitate bihurtzeko. Horrela, marka erdian jartzen denean, konpainia baten lehia-posizionamenduaren oinarri gisa, “gainerako erronkak markaren eraikuntzaren fase desberdinetan hartzen diren erabaki taktikoak izango dira”. 

Move markak birkokatzeko proiektuen artean, hainbat arrakasta-kasu daude: “Ibarmia, fabrika izatetik boutique industrial izatera igaro zena; Ikerlan, jarrera teknologikoa marka gisa bereizteko eta talentua erakartzeko eta atxikitzeko aktibo argi bihurtu zuena”; edo Ternua, Ezarri, Azkoyen edo Amenabar, “ondo bideratutako eta trakzionatutako marka-estrategia batetik abiatuta, haien markak eta negozioak maila askoz altuagoan kokatzea lortu zutenak, eta ez soilik irudian, errentagarritasunean ere bai”, aholkularitzako arduradunek azpimarratu dutenez. 

Brandingaren industrian gertatzen diren aldaketei erantzuteko asmoz, markak eta negozioak hazteko funtsezko hiru arlotan eboluzionatzeko lan egiten du. Brandinga enpresa-emaitza ukigarriekin konektatu nahi du, estrategiaren, diseinuaren, datuen eta teknologiaren konbinazio egokiak errendimenduan eragin positiboa izan dezan. Era berean, markaren kultura, branding proiektu baten ondoren, ‘next step’ gisa finkatu nahi du, “kultura hazkunde indibidual eta kolektiboaren palanka argia dela ikusten dugulako”, argitu dute Patxi Fernandezek eta Marisol Ruizek. Eta, azkenik, marken eta negozioen munduari ikuspegi sortzaile eta humanista eman nahi dio, “enpresei etorkizunaz hausnartzen eta balio-proposamenak berritzen laguntzeko, eta garrantzitsuak izaten jarraitzeko”. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati eraso egiteagatik

24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…

3 horas hace

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak bere konpromisoa berritu du GIB/HIESaren Egunean

PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…

6 horas hace

6.000 pertsona inguru erregistratu dira lehen bi egunetan Gabonen aurreko kanpainako kontsumo bonuak erosteko

PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…

6 horas hace

Barakaldok musika tradizionala eraldatu du Euskararen Eguna dela eta gazteei zuzendutako ikuskizun batekin

PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…

6 horas hace

Barakaldoko Garapen Iraunkorraren arloak Soinu Ingurumenaren Kalitaterako Ekintza Plana bultzatzen du

PRUEBA Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren arloak Soinu Ingurumenaren Kalitaterako Ekintza Planari…

6 horas hace

21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira

PRUEBA Turkiak 84,7 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta ekonomia hedatzen ari da. Munduko…

6 horas hace