Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak ikerketa hasi du gazte batek Tolosako inauterietan izandako lesioak argitzeko

• Gaztea ospitaleratuta dago istilu batean eragindako zaurien ondorioz. Istiluan Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen ordena publikoa berrezartzeko
• Goizaldean izandako hainbat borrokatan, material arriskutsua zeramaten bi pertsona atxilotu dituzte, eta hirugarren bat osasun-zentro batera eraman dute ustez ukabilkada batek eragindako zaurien ondorioz

Ertzaintzak ikerketa-eginbideak hasi ditu gaur goizaldean Tolosako inauterietan gertatutako borroketako batean eragindako lesioen delitu batengatik. Taberna baten barruan hasi zen istiluak gero alde zaharreko kale batean jarraitu zuen, eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen ordena publikoa berrezartzeko.

Goizaldean egin diren polizia-jarduketetan, Ertzaintzak hainbat pertsona identifikatu ditu, objektu batzuk (makilak, botilak…) kendu ditu eta bi gazte atxilotu ditu, horietako batek, gutxienez, erabiltzea debekatua dagoen materiala (barra luzagarria) baitzeraman. Bestalde, gazte bat ospitalera eraman behar izan dute borroka batean eragindako lesioen ondorioz. Borrokan ukabilkadak eman zizkioten eta era guztietako objektuak bota zizkioten elkarri.

Polizia-jarduketetako batean, agenteek istiluen kontrako materiala erabili behar izan zuten ordena publikoa berrezartzeko. Bigarren gazte bat ere zauritu zen istilu horretan, eta oraindik ez dituzte inguruabarrak argitu. Zauritua ospitalera eraman zuten eta oraindik ospitaleratuta dago.

Prebentziozko neurri gisa, Ertzaintzak ofizioz ikerketa-eginbide espezifikoak ireki ditu azken gertakari horretarako, eta dagokion epaitegiari auzitegiko mediku batek esku hartzeko eskatu dio ospitaleratutako gaztea ebaluatzeko eta lesioen izaera zehazteko. Aldi berean, Ertzaintzak barne-ikerketa hasi du polizia-jarduketarekin lotutako xehetasun guztiak aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, neurri horiek hartzen dira gertakariak erabat argitzeko, eta polizia-jarduketen gardentasun-konpromisoari erantzuten diote.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…

2 horas hace

Portugalete, kilo bat haxix baino gehiago zeramatzala harrapatu dute

Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…

5 horas hace

Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati eraso egiteagatik

24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…

8 horas hace

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak bere konpromisoa berritu du GIB/HIESaren Egunean

PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…

11 horas hace

6.000 pertsona inguru erregistratu dira lehen bi egunetan Gabonen aurreko kanpainako kontsumo bonuak erosteko

PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…

11 horas hace

Barakaldok musika tradizionala eraldatu du Euskararen Eguna dela eta gazteei zuzendutako ikuskizun batekin

PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…

11 horas hace