24_0094 Agintari judizialaren eskuetan jarri dute bi emakumeri egindako sexu-erasoagatik Azpeitian atxilotutako gizona
Agintari judizialaren eskuetan jarri dute bi emakumeri egindako sexu-erasoagatik Azpeitian atxilotutako gizona
Servicio de prensa
2024-02-13
Ertzaintzak, Azpeitiako Udaltzaingoarekin elkarlanean, gizon bat atxilotu zuen atzo, astelehena, goizaldean, inauteri-jaien ospakizunetan bi emakumeri ustez egindako sexu-erasoa leporatuta. Atxilotua gaur goizean jarri dute Azpeitiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Joan den igande gauean, emakume bati sexu-erasoa egin zioten bide publikoan Azpeitian. Ertzaintzak, gertatutakoaren berri izan zuenean, egitate horien ustezko egilea, biktimaren ezagun bat, atxilotu zuen.
Atxilotua Urola-Kostako Ertzain-etxean zegoen bitartean, aurreko biktimaren laguna zen beste emakume bati ere, lehenengo erasoa gertatu eta berehala, sexu-erasoa egin ziola jakin zuten.
Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua, 24 urtekoa, gaur goizean jarri dute Azpeitiako Guardiako Epaitegiko agintari judizialaren eskuetan.