Categorías: albisteak-berriak

Errugbia bueltan da Anoetako Estadioan

Frantziako Errugbi Liga martxoaren amaieran itzuliko da Donostiara. Anoetako Estadioak Aviron Bayonnais eta Toulon taldeen arteko TOP14ko norgehiagoka hartuko du. Partida martxoaren 31n jokatuko da 21:05etatik aurrera, eta bertan, Iparraldetik 35.000 zale etortzea aurreikusten da.

Donostiako Udaletxean hartu du partidaren aurkezpena gaur goizean. Bertan izan dira, Donostiako alkate Eneko Goia, Bayonako alkate Jean-René Etchegaray, Real Sociedadeko presidente Jokin Aperribay eta Aviron Bayonnaiseko presidente Pilippe Tayeb.

Eneko Goiak ongietorria egin die gonbidatu guztiei eta adierazi du, martxoaren 31an Aviron Bayonnais-ekin gozatzeko aukera izango dugula, eta honakoa gaineratu du: “Bi hirien zein bi kluben arteko harreman onari esker posible izan da aurten ere TOP14 errugbi ligako partida bat Anoetan hartzea”. Horiek horrela, gogorarazi du lapurtarrek iaz Anoetan jokatu zuten partidan Estadioan egon den ikusle kopuru errekorra ezarri zuela: 38.646 ikusle.

Goiak azpimarratu du, 2023ko martxoaren 25ean Baiona eta Pau-ren arteko partida ikustera etorri ziren zaleen jarrera azpimarratu du, baita TOP14ko finalerdiak ikustera etorri ziren zaleena ere, eta honakoa esan du: “Avironen partidara zein TOP14ko finalerdietara etorri ziren zaleek aurretik emandako aholkuak eta jarraibideak kontuan izan zituzten eta garraio publikoan etorri ziren. Hori da, hain zuzen ere, berriro gomendatu nahi duguna hiriaz zein partidaz disfrutatzeko”.

Baionako alkate Jean-René Etchegarayk nabarmendu du “2023ko martxoan errugbi egun handia bizi izan genuen, eta baionarrok hiriaz zein Anoetako Estadioaz gozatzeko aukera izan genuen”. Horrenbestez, adierazi du, oso garrantzitsua dela Donostiara urtean gutxienez partida bat ekartzeko aukera izatea, izan ere, gauza asko komunean dituzten bi hirien arteko mugaz gaindiko elkarlana bizirik mantentzen laguntzen du, eta era berean, nortasun zeinu delako, hain zuzen ere, Iparralde eta Hegoalderen arteko elkarlanaren nortasun zeinu.

Real Sociedadeko presidente Jokin Aperribayk Reala eta Avironen arteko harremana aipatu du eta honakoa esan du: “Koloreak eta bihotza partekatzen ditugu. Partida hau urtean dugun hitzordua da, eta urte askoan horrela izaten jarraitzea da gure asmoa. Iparralde eta Helgoalderen arteko harreman ona mantentzeko gure ekarpena da hau. Gainera, partida euskaldunontzat egun oso berezian jokatuko da”.

Horrenbestez, segidakoa gogorarazi du: “Iparralden 550 bazkide ditugu, eta ligako partidetako sarreren salmentaren kopuru handi bat Iparralden egiten da. Gainera, hainbat klubarekin hitzarmenak ditugu, eta horri esker, gure harremana estuagoa eta sendoagoa da”. Amaitzeko, Donostiako Udalari eskerrak eman dizkio, erakutsitako gertutasuna eta lankidetzagatik martxoaren 31n jokatuko den errugbi partida bezalako ekimenak sustatzeko.

Aviron Bayonnaiseko presidente Philippe Tayebek azpimarratu du klubarentzako Donostian partida bat antolatzea duen garrantzia, eta gogorarazi du, 2009an jokatu zutela lehen aldiz atletismo pistak zituen estadioan.

Tayebek honakoa esan du: “Martxoaren 31n jokatuko dugun norgehiagoka partida bat baino askoz gehiago da guretzat. Lehia oso estua dugun talde handi baten kontrako partida da. Espero dugu oraingoan Donostian errugbiak sortuko duen festa garaipen batekin borobiltzea. Gure zale guztiak etorriko dira, baita Touloneko zaleak ere, beraz giro handia egongo da”. Aviron Bayonnaiseko presidenteak aditzera eman du, dagoeneko 26.000 sarrera saldu dituztela, eta beste 12.000 salgai jarraitzen dutela.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…

6 horas hace

Portugalete, kilo bat haxix baino gehiago zeramatzala harrapatu dute

Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…

9 horas hace

Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati eraso egiteagatik

24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…

12 horas hace

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak bere konpromisoa berritu du GIB/HIESaren Egunean

PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…

15 horas hace

6.000 pertsona inguru erregistratu dira lehen bi egunetan Gabonen aurreko kanpainako kontsumo bonuak erosteko

PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…

15 horas hace

Barakaldok musika tradizionala eraldatu du Euskararen Eguna dela eta gazteei zuzendutako ikuskizun batekin

PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…

15 horas hace