24_0097 Hernanin, A-15ean, heriotza bat eragin duen trafiko-istripuaren lekukoak eskatzen dira
Servicio de prensa
2024-02-14
Ertzaintzak atzo arratsaldean A-15ean, Hernaniko udal-barrutian, gertatu zen trafiko-istripuaren lekukoak eskatzen ditu. Istripuaren ondorioz, motozikleta bateko bidaiaria hil zen eta bigarren bat zauritu zen.
Ertzaintzak istripuari buruz informazioren bat eman dezaketen herritarren laguntza eskatzen du. Horretarako, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearekin harremanetan jar daitezke 943539119 telefono-zenbakiaren bidez.
Istripua atzo, asteartea, arratsaldeko sei eta erdiak aldera gertatu zen A-15ean, Hernani parean, Karabel auzoaren inguruan. Motozikleta bat errepidetik atera zen Donostiarako noranzkoan zihoanean. Bidaiarietako bat, 62 urteko gizona, hil egin zen, eta bestea, istripuaren ondorioz errekara erori zena, errekatik atera eta Donostia Ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…
Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…
24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…
PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…
PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…
PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…