Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak Getxon indarkeria erabiliz egindako lau lapurretaren egileak atxilotu ditu

Getxoko Ertzain-etxeko agenteek azken hilabete honetan Getxon indarkeria erabiliz egindako lau lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte. Atxilotuak hiru gazte dira, horietako bat adingabea. Gertakarietan inplikatutako laugarren bat aste honetan espetxeratu dute beste delitu batzuengatik.

Getxoko Ertzain-etxeak atzo, asteazkena, amaitu zuen ikerketari esker, mugapean azken 30 egun hauetan indarkeria erabiliz egin diren lau lapurretaren egileak identifikatu eta atxilotu ahal izan dituzte aste honetan. Egindako ikerketen arabera, pertsona horiek banaka edo taldean egin zituzten delitu horiek. Biktimak adingabeak edo muga fisikoak dituzten pertsonak izan dira.  

Atxilotuak 17 urtetik 21 urtera bitarteko lau gazte dira, eta polizia-aurrekariak dituzte.  Berez, horietako bat joan den asteartean espetxeratu zuten ikerketa honekin zerikusirik ez duten beste delitu batzuengatik.  

Lehenengo lapurreta urtarrilaren 23an egin zuten Areeta auzoan. Biktima muga fisikoak dituen adineko emakume bat izan zen. Gazte batek etxeko portalean sartzen lagundu zion, eta, barrura sartu zirenean, lepoan zeraman lepokoa indarrez kendu eta ihes egin zuen.  

Otsailaren 4an patinete elektriko bat kendu zioten adingabe bati Romo auzoan. Lapurretaren egileak hiru gazte izan ziren, eta mutilari eraso egin zioten patinetea eman nahi izan ez zienean. Egun horretan bertan, lau adingabe, horietako batek makuluak zeramatzan, beste lapurreta baten biktima izan ziren metroaren Bidezabal geltokiaren inguruan, eta telefono mugikor bat eta dirua kendu zizkieten. Lau gaztek beldurtu eta labanarekin mehatxatu zituzten.

Ikerketa honetan ikertu den azken delitua otsailaren 6an egin zuten Romon, eta biktima berriz ere adingabe bat izan zen. Bi mutilek telefono mugikorra kendu zioten labana batekin mehatxatuta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

9 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

9 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

9 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace