19 urteko gazte bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu batengatik. Atxilotuari haxix kilo bat, doitasun-balantza bat eta 810 euro atzeman dizkiote.
Atzo, asteazkena, gauean, Lezoko industrialde batean prebentzio-lanetan ari zen patruila batek ezkerreko erreia hartuz abiadura handian zihoan auto bat ikusi zuen.
Autoa geldiarazi zutenean, agenteek haxix usain handia hartu zuten. Gidariak legez kanpoko substantziak izan zitzakeela susmatuta, ibilgailua miatu zuten, eta haxixa, kilo bat inguru, aurkitu zuten 100 gramoko tabletatan banatuta, bai eta doitasun-balantza bat eta 810 euro ere, ustez substantzia sorgorgarrien salmentakoak.
Autoaren gidaria, 19 urteko gaztea, ustezko droga-trafikoa leporatuta atxilotu zuten, eta, ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.