Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak haxix kilo bat zeraman gazte bat atxilotu du Lezon

 19 urteko gazte bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu batengatik. Atxilotuari haxix kilo bat, doitasun-balantza bat eta 810 euro atzeman dizkiote.

 Atzo, asteazkena, gauean, Lezoko industrialde batean prebentzio-lanetan ari zen patruila batek ezkerreko erreia hartuz abiadura handian zihoan auto bat ikusi zuen.

Autoa geldiarazi zutenean, agenteek haxix usain handia hartu zuten.  Gidariak legez kanpoko substantziak izan zitzakeela susmatuta, ibilgailua miatu zuten, eta haxixa, kilo bat inguru, aurkitu zuten 100 gramoko tabletatan banatuta, bai eta doitasun-balantza bat eta 810 euro ere, ustez substantzia sorgorgarrien salmentakoak.  

Autoaren gidaria, 19 urteko gaztea, ustezko droga-trafikoa leporatuta atxilotu zuten, eta, ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.  

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

10 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

10 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

10 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace