Categorías: albisteak-berriak

Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriari buruzko azokaren laugarren edizioa jasoko du Ficobak

MUBIL Mobility Exporen laugarren edizioa jasoko du apirilaren 17an eta 18an Ficobak, Gipuzkoako azoka-esparruak. Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala da. Dagoeneko izena eman daiteke.

MUBILek (Euskadiko mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren poloa) sustatzen du ekitaldia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza du. Elkargune profesionala izango da, eta sektoreko puntako enpresek mugikortasun jasangarriaren arloko haien produktuak, zerbitzuak eta soluzioak aurkeztuko dituzte, bai industrialak, bai digitalak.

Mugikortasun garbi, irisgarri, seguru eta konektatu baterako trantsiziorako beharrezkoak diren hornitzaileak daude MUBIL Mobility Expon: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak, kargatzeko azpiegiturak, bateriak, IKTak, ITSak, energia hornitzaileak…

Erakusketa eremuan hainbat jarduera izango dira. Adibidez, hitzaldi-programa bat, non Estatuko zein nazioarteko adituek sektorearen aurreikuspenak partekatuko dituzten; City Market Place, non Europako hiri batzuek hiriko mugikortasun jasangarriarekin lotuta dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzten; eta Text Drive, ibilgailu elektrikoak, hibridoak, gas bidezkoak eta hidrogeno bidezkoak erakusteko eta probatzeko kanpoko eremua.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko sektore eolikoa erreferente da Hego Korearentzat

PRUEBA Euskadiko enpresen ordezkaritza bat Hego Koreara joan da aste honetan, Basque Trade &…

2 horas hace

Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan

PRUEBA Clusters Meet Regionen parte hartu du SPRI Taldeak, Belgikan. Ekosistema adimendunen eta berritzaileen…

2 horas hace

BIC Bizkaia celebra su décimo aniversario

PRUEBA Un acto conmemorativo realizará balance del camino recorrido. El próximo 19 de diciembre,…

2 horas hace

Barakaldoko osoko bilkurak «azken instantzia judizialera» iristeko konpromisoa hartu du, HTSren lurperatzea defendatzeko

PRUEBA «Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen trazadura konpontzeko lanean ari gara buru-belarri, eta, horretarako, azken instantzia judizialeraino…

2 horas hace

Lehendakariak demokrazia eta 2030 Agenda indartzeko konpromisoa berretsi du

PRUEBA 2030 Agenda Euskadi Foroak Osoko Bilkuraren zazpigarren bilera egin du gaur arratsaldean –XIII.…

2 horas hace

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa sinatu dute datorren urtarrilean aldiriko tren-zerbitzua Euskadiri transferitzeko

PRUEBA Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak, Garraioetako eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu idazkari José…

2 horas hace