Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, groominga, adingabeak galbidean jartzea eta 16 urtetik beherako adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Atxilotua jada jarri dute agintari judizialaren eskuetan.
Joan den asteazkenean Donostiako Ertzain-etxean jarritako salaketa baten arabera, egun batzuk lehenago adingabe batek gizon batekin hitz egin zuen Internet bidezko harremanetarako aplikazio baten bitartez. Sexu-izaerako hainbat argazki trukatu ondoren, biek hitzordua jarri zuten, eta gizonak adingabea Gipuzkoako hiriburuko bere etxera eraman zuen. Bertan irudi pornografikoak erakutsi zizkion adingabeari eta, ondoren, sexu-harremanak izan zituzten.
Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren eta Polizia Judizialaren Burutzako Informazioaren Teknologietako Delituen Atalak hartu zuen bere gain ikerketa, Donostiako Ertzain-etxearekin elkarlanean, eta, susmagarria identifikatu eta aurkitzeko zegozkion ikerketak egin ondoren, agenteek joan den asteazken arratsaldean atxilotu zuten.
Gainera, une horretan zeramatzan telefono mugikorra eta hiru USB memoria-gailu kendu zizkioten.
Atzo, osteguna, Informazioaren Teknologietako Delituen Ataleko agenteek eta Polizia Zientifikoko Begi Ikuskapeneko Unitateak atxilotuaren etxean sartu eta miaketa egin zuten, eta bere autoa eta trasteleku bat ere miatu zituzten, eta salatutako egitateekin zerikusia izan dezaketen hainbat ebidentzia jaso zituzten.
Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua gaur arratsaldean jarri dute Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Informazioaren Teknologietako Delituen Atalak ikertzen jarraituko du biktima gehiago dagoen jakiteko, informazioaren teknologien bidez adingabeen aurka egindako sexu-askatasunaren aurkako delituetan ohikoa izaten baita.
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek…
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, arratsaldean, Oiongo bi etxebizitzatan indarra erabiliz…
PRUEBA La causa abierta por los incidentes ocurridos durante los carnavales de Tolosa del…
PRUEBA La tarde de ayer la Ertzaintza detuvo a cuatro varones de entre 33…
PRUEBA Hoy, al igual que ayer, conductores de autobuses urbanos, interurbanos y estatales están…
PRUEBA La Agencia Vasca del Agua, URA, licitará el proyecto para reducir el riesgo de…