Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Pichincha (Ekuador) probintziako gobernuaren ordezkaritza bat hartu du gaur. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegora hurbildu da autonomia-erkidegoak lurraldea antolatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko (klima-aldaketa, esaterako) abian dituen tresnak bertatik bertara ezagutzera.
Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuorde Miguel de los Toyosek ongietorria eman die Pichincha Probintziako Gobernu Autonomo Deszentralizatuaren Plangintzako zuzendari Glenda Calvasi eta haren lantaldeari, Bilboko Itsasmuseum-en egindako jardunaldi batean. «Gure testuinguruak desberdinak dira, baina etorkizunari begirako erronkak partekatuak dira, eta administrazio publikoetatik gure lurraldea eta gizartea prestatzeko betebeharra dugu dagoeneko gertatzen ari diren aldaketen aurrean. Eta hori egin behar dugu ez gizarte-desberdintasunak mantentzeko moduan, baizik eta, alderantziz, gehien behar dituztenei aukera berriak emanez», nabarmendu du De los Toyosek.
Probintziako ordezkari instituzionalak —hiru milioi biztanle baino gehiago eta 9.000 km2-ko azalera du (Euskal Autonomia Erkidegoak duena baino handiagoa), eta herrialdeko hiriburua, Quito, bertan dago— xehetasunez ezagutu du Bultzatu 2050 Hiri Agenda, hots, esparru horretan lan egiten duten autonomia-erkidegoko eragile guztiek hiri-ingurune adimendunagoetara, kohesionatzaileagoetara eta jasangarriagoetara lerrokatuta jarduteko epe luzerako tresna. Era berean, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak (LAA) bezalako tresnak erakutsi zaizkie, batez ere azpiegitura berdearen eta bizitegitarako hiri-hazkundearen arloetan. Halaber, gobernantzarako eta gobernu irekirako espazioa ere egon da.
Jardunaldi horrekin, bost egun iraungo duen bisita hasi da. Bertan, Ekuadorko probintzia horretako lurralde-antolamenduaren arduradunek, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat tokitako ordezkari instituzionalen bitartez, abian dauden tresnak ezagutuko dituzte. Astean zehar, EAEko hainbat toki-administraziotako arduradunek lurraldearen arloan egiten ari diren lanak erakutsiko dituzte, baita lurralde hori etorkizuneko agertokien aurrean nola prestatzen ari den ere —klima-aldaketak baldintzatuta—, eta horrek biztanleriari nola eragiten dion modu desberdinean, ezaugarri sozioekonomikoen arabera.
Horren haritik, ordezkaritza Bilboko Otxarkoaga auzora joango da bihar. Txonta da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak auzoen hiri-berroneratze integralerako duen programaren auzo pilotuetako bat. Programa hori Euskadiko 21 udalerritara iritsi da jada, eta etorkizunari begira hiri-eremu degradatuak prestatzea du helburu, bizitegi-eraikinen energia-efizientzia handituz, eta ingurumenarentzat jasangarriagoak eta pertsonekiko eta elektromugikortasunerako egokiagoak diren espazio publikoak sortuz, besteak beste.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba ere bisitatuko du, eta bilera bat izango du lurralde-plan sektorialak ezagutzeko —zehazki, ibaien eta erreken edo hezeguneen lurralde-planak— eta turismo jasangarria nola sustatzen den jakiteko. Era berean, ordezkaritza Gasteizko Ingurumeneko Ikerlanetarako Zentrora (IIZ) hurbilduko da, eta bertan azpiegitura berdea edo zenbait tresna jorratuko dira, hala nola lurralde-plan partzialak, Arabako Erdialdearen kasuan. Gipuzkoako Naturklima Fundazioan ordezkaritza itsasertzeko LPSan, probintzia honetako hondakinen kudeaketan edo ekonomia zirkularreko proiektuetan zentratuko da.
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek…
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, arratsaldean, Oiongo bi etxebizitzatan indarra erabiliz…
PRUEBA La causa abierta por los incidentes ocurridos durante los carnavales de Tolosa del…
PRUEBA La tarde de ayer la Ertzaintza detuvo a cuatro varones de entre 33…
PRUEBA Hoy, al igual que ayer, conductores de autobuses urbanos, interurbanos y estatales están…
PRUEBA La Agencia Vasca del Agua, URA, licitará el proyecto para reducir el riesgo de…