Categorías: albisteak-berriak

Historia gurpil gainean ezagutzen Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidean barrena

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok bizikletaz egiteko Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea aurkeztu du, Euskadiko zikloturismoaren estrategiaren barruan. Sailburuarekin batera, Cristina González Arabako Aldundiko diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko diputatuak eta Nagore Trepiana Guardiako Udaleko lehen alkateorde eta Turismo, Hirigintza, Euskara eta Hezkuntzako zinegotziak parte hartu dute.

“2023a mugarria izan zen gure zikloturismo-estrategian, eta ziur gaude Euskadi erreferente bihur daitekeela munduan”, azaldu du sailburuak. Helburu horretara iristeko, Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbideak beste urrats bat ematen du euskal autonomia-erkidegoko zikloturismo kulturalaren eskaintzan.

Cristina Gonzálezek azpimarratu duenez, “Arabak eremu ezin hobea eskaintzen die errepideko, mendiko edo legarreko bizikleta zaleei, bigarren mailako errepide-sare zabala eta gutxi ibilitakoa duelako; 1.100 kilometro baino gehiagoko ibilbide berdeak eta pista eta bidezidor askoz gehiago; eta bi BTT zentro, zerbitzuez hornituak”.

Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea beste urrats bat da bide honetan, eta historiaurrea eta bertako natura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duelako nabarmentzen da. “Gainera, Guardia, Kripan, Samaniego, Villabuena, Leza eta Páganos herriak ezagutzeko aukera ematen du, baita haien eskaintza enoturistiko guztiaz gozatzeko ere”, zehaztu du diputatu nagusiordeak.

“Ibilbide horiek aukera ematen digute gure turismo-eskaintza handitzeko, eta Euskadiko zikloturismoaren helburuak indartzen dituzte: desestazionalizazioa, turismo-fluxuak lurraldean banatzea eta egonaldia handitzea. Horrela, ibilbideen bidez lurraldea egituratzen laguntzen dugu, eta turismo-jarduerak sortzen duen aberastasuna helmuga osoan banatzen”, gaineratu du Javier Hurtadok.

Horrenbestez, zikloturismoak txangozale konprometituak erakartzea lortzen du; ingurumenaren, gizartearen, kulturaren eta ekonomiaren jasangarritasuna bermatzen du, baita familia-, landa-, kirol- eta enogastronomia-turismoa eta ekoturismoa sustatu ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Getxoko bere etxeko igogailuan emakume bati indarkeriaz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek…

2 horas hace

Oion, atxilotu bat bi etxebizitzatan lapurtzeagatik

Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, arratsaldean, Oiongo bi etxebizitzatan indarra erabiliz…

2 horas hace

El juzgado archiva la causa del menor que perdió la visión de un ojo por un pelotazo en Tolosa

PRUEBA La causa abierta por los incidentes ocurridos durante los carnavales de Tolosa del…

2 horas hace

Arrojan medio kilo de hachís por la ventanilla de un vehículo al ser interceptados por la Ertzaintza en Santurtzi

PRUEBA La tarde de ayer la Ertzaintza detuvo a cuatro varones de entre 33…

2 horas hace

Tercera jornada de huelga en el transporte de viajeros por carretera

PRUEBA Hoy, al igual que ayer, conductores de autobuses urbanos, interurbanos y estatales están…

2 horas hace

URA anuncia la licitación del proyecto para reducir la inundabilidad en Alegia

PRUEBA La Agencia Vasca del Agua, URA, licitará el proyecto para reducir el riesgo de…

2 horas hace