Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du droga-trafikoaren ustezko delitu batengatik, Airako Kuadrillako ikastetxe baten inguruan ustez haxixa zen 50 gramo substantziarekin harrapatu ondoren.
Atzo, eguerdiko hamabi eta erdiak aldera gertatu zen Araban, Airaldeko ikastetxe baten inguruan. Ertzaintza bide publikoan, ostalaritzako lokaletan eta ikastetxeetan drogak saltzearen eta kontsumitzearen aurka egiten ari den adingabeen kontrol- eta prebentzio-planaren barruan, ikastetxe baten inguruan zegoen patruila batek lau gazte ikusi zituen ustez haxixa zen substantzia bat kontsumitzen.
Behar bezala identifikatu ondoren, agente jarduleek haxixa konfiskatu zieten horietako biri, biak adingabeak, eta salaketa jarri zieten. Zehazki, bi gazte horiei aktak ireki dizkiete bide publikoan substantzia sorgorgarriak edukitzeagatik eta kontsumitzeagatik, Herritarren Segurtasunari buruzko Legea urratzea leporatuta.
Gainera, hirugarren batek substantzia beraren 50 gramoko pakete bat zeraman, eta osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik atxilotu zuten, droga-trafikoa leporatuta.
Atxilotua, 18 urteko gaztea, polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-eginbideak betetzeko, eta, horiek amaitu ondoren, gaur jarri dute Amurrioko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Ertzaintzako agenteek 18, 19 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu zituzten asteazken arratsaldean Donostian, hainbat…
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek…
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, arratsaldean, Oiongo bi etxebizitzatan indarra erabiliz…
PRUEBA La causa abierta por los incidentes ocurridos durante los carnavales de Tolosa del…
PRUEBA La tarde de ayer la Ertzaintza detuvo a cuatro varones de entre 33…
PRUEBA Hoy, al igual que ayer, conductores de autobuses urbanos, interurbanos y estatales están…