Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak 2000ko otsailaren 22an ETAk hil zuen Jorge Díez Elorza ertzaina omendu du

Ertzaintza Díez Elorza familiarekin batera izan da gaur, ETAk ertzaina hil zuenetik 24 urte bete direnean, Gasteizen egin zaion omenaldian. Lore-eskaintza 12:00etan egin da Askatasunaren Lorategian, bere omenez jarritako monolitoaren ondoan, Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunean.

Jorge Díezek 26 urte zituen eta Ertzaintzako Babes Unitateko (Berrozi) kidea zen. Fernando Buesa politikariaren bizkartzaina zen 2000ko otsailaren 22an ETAk Gasteizen biak hil zituenean espaloitik oinez zihoazenean bonba auto bat leherrarazita.

 Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, bai eta beste agintari eta agente batzuk eta Jorge Díez Elorzaren lankideak ere, omenaldi hunkigarrian izan dira bi familiarekin eta lagun minekin batera, eta bertan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte.

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako ertzainaren oroimenez.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

10 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

10 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

10 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace