Categorías: albisteak-berriak

2024an ardatz izango dituen gaiak finkatu ditu INDEUSek, Ekin eta Gislan enpresei ongietorria eman dien Batzar Orokorrean

Urtea hastearekin batera egiten du Industriaren Euskal Plataformak bere Batzar Orokorra. Aurten otsailaren 23.a izan da aukeratutako eguna eta Eibarko Markeskua Jauregia topagunea.

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia izan dira bileraren buru. Atzo bertan onartu zen Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua izan du hizpide Sailburuordeak, baita urtarrilean egindako Languages Lanean kongresuak emandakoak ere. Spriren Zuzendari Nagusiak bere aldetik, Plataformaren ibilbidearen errepasoa egin du. Ekimenaren lehen urratsak 2018an eman baziren ere, 2019a izan zen INDEUSen izena, izana eta irudia sortu ziren urtea. Horrenbestez ekimenak aurten ospatuko du bere 5.urteurrena.

Inoizko topaketarik jendetsuena izan da gaurkoa, izan ere INDEUSeko kideez gain, zenbait enpresa eta eragile ere gonbidatuak izan baitira, besteak beste Soziolinguistika klusterra edota Laboral Kutxa. Iaz hartutako konpromisoei erantzunez, Plataformaren “laguntzaile sarea” osatzen hasteko lehen urratsa eman da gaur eurekin.

Enpresa berrien atalean, gaurkoan bi enpresari eman zaie ongietorria, EKIN eta GISLANi:

  • EKIN 1963an sortutako kooperatiba da, gaur egun ijezketa eta brotxaketa makina eta erreminten fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat, Amorebieta-Etxanon kokatua.
  • GISLAN datuen zientzia aplikatuz soluzioak eskaintzen dituen kooperatiba da. Lurraldea ezagutzeko prozesamendua eta analisi gaitasuna dira Andoainen egoitza duen enpresaren berezitasuna.

INDEUSen eginkizunetan sartuta, joan den urtean hasitako bideari jarraituz, enpresetan derrigorrezko ikuskaritzak egiten dituzten enpresekin lanean jarraituko du plataformak Jaurlaritzako industria segurtasuneko zuzendaritzarekin lankidetzan, ikuskaritzok euskaraz egiteko aukera bermatzea lortzeko. Halaber, Euskadiko erakunde publiko eta pribatu askok erabiltzen dituzten softwareetan euskara hizkuntza estandar egiteko kanpainarekin jarraitzeko erabakia ere hartu da.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen duten ekimena da. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Partaideak

36 dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresak eta elkarteak: AMPO, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, EKIN, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKADIKO ITSAS KLUSTERRA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GISLAN, GOIZPER, IKERLAN, I+MED, INNOBASQUE, LEYCOLAN, MAIER, METAPOSTA, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN eta VICOMTECH.

Erakunde publikoak, berriz, sei: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru aldundiak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

‘Navarra Canta- Nafarroa Kantari’ ekitaldiak Autonomia Erkidego ezberdinetako Nafar-etxeetan barrena hasiko du bere ibilbidea

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…

4 horas hace

Langile bat zauritu da Gorostizako kanpoko igerilekua garbitzen ari zela

Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…

4 horas hace

Zu Bai Artista talentu lehiaketan 67 lagunek parte hartuko dute

Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…

4 horas hace

San Josék Gernikan adierazi duenez, gizarte demokratiko sendo bat eraikitzeko modurik onena “berriro gertatzea nahi ez duguna gogoratzea” da

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…

4 horas hace

Amaia Barredok Arabako elkarte gastronomikoak zoriondu ditu

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…

4 horas hace

Eusko Jaurlaritzak NBEk «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua» antolatutako ekitaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…

4 horas hace