Categorías: albisteak-berriak

Iñigo Urkullu Lehendakaria Gogora institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren bilerako buru izan da

Iñigo Urkullu Lehendakaria Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren bilerako buru izan da, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua ondoan duela.

Bilera gaur arratsaldean egin da, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan, eta, bertan, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek eta Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok aurtengo Jarduera Plana aurkeztu dute, Institutuak bultzatutako azken jardueren berri emateaz gain.

2024.urterako Planak, besteak beste, erakusketa-espazioei lotutako ekintzak jasotzen ditu. Alde batetik, Gogoraguneko obrak burutzea eta espazioa irekitzeko plana, arreta berezia jarrita ikastetxe eta unibertsitateen bisitak eta jarduerak proiektatzeko. Gasteizko Martxoaren 3ko Memoriagunearen kasuan, planean jasotako jarduerak Martxoak 3 Elkartearekin hitzarmena garatzera eta Fundazioaren Patronatutik ideia-lehiaketa sustatzera bideratuta daude.

Bestalde, Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea onartu ondoren, urteko planak lege hori erregelamendu bidez garatu ahal izateko hainbat ekimen biltzen ditu, hala nola: memoria historikoaren elkarteen parte-hartzea, Legean jasotako errekonozimendu eta erreparazio pertsonal indibidual eta kolektiboaren deklarazioa lortzeko prozedura eta memoriaren espazioak eta ibilbideak arautuko dituen dekretua.

Eusko Jaurlaritzaz gain, Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluan honako hauek daude ordezkatuta: Eusko Legebiltzarreko taldeak, hiru aldundiak, EUDEL eta Eusko Legebiltzarrak izendatutako hiru pertsona: Paco Etxeberria, auzitegi-medikua eta gaian aditua; María Jauregi, ETAk 2000n hildako Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibilaren alaba, eta Josu Elespe, ETAk 2001ean hildako Lasarteko PSE-EEko zinegotziaren semea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

‘Navarra Canta- Nafarroa Kantari’ ekitaldiak Autonomia Erkidego ezberdinetako Nafar-etxeetan barrena hasiko du bere ibilbidea

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…

7 horas hace

Langile bat zauritu da Gorostizako kanpoko igerilekua garbitzen ari zela

Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…

7 horas hace

Zu Bai Artista talentu lehiaketan 67 lagunek parte hartuko dute

Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…

7 horas hace

San Josék Gernikan adierazi duenez, gizarte demokratiko sendo bat eraikitzeko modurik onena “berriro gertatzea nahi ez duguna gogoratzea” da

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…

7 horas hace

Amaia Barredok Arabako elkarte gastronomikoak zoriondu ditu

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…

7 horas hace

Eusko Jaurlaritzak NBEk «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua» antolatutako ekitaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…

7 horas hace